Barakaldo Kirolakek, hautaketa-prozesu publiko baten ostean, Manuel Abajo izendatu du gerente berri

0

Barakaldo Kirolakek gaur izendatu du bere gerente berria. Manuel Abajo Márquez da, kirolaren esparruan ibilbide eta esperientzia zabala duen pertsona eta BECen martxan jarri den gimnasio berriaren sustatzaileetako bat izan da. Gerente berria Barakaldoko Udalak gerentzia berria izendatzeko pasa den apirilean abiarazitako hautaketa-prozesuan balorazio onena jaso zuen bigarrena izan zen, lehenengo postuan geratu zen pertsonak uko egin ostean postuari, arrazoi pertsonalengatik.

Joan den apirilean hasitako hautaketa-prozesua hamabost pertsona baino gehiagorekin amaitu zen. Oinarriak, lehiaketa askea bermatzeko moduan argitaratu zirenak, gainera, eskatzen zuten gerente izan nahi zuen pertsonak gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan behar zuela kirol-kudeaketan, esparru publikoan zein pribatuan.

Barakaldo Kirolaketik zorroztasuna eskatu nahi zaie Elkarrekin Barakaldo taldeko kontseilariei. Izan ere, kontseilua amaitu ondoren eta bertan zituzten zalantzei buruzko argibide guztiak jaso ondoren, informazio manipulatua zabaldu dute, alde batera utzi baitute erabat Udalak egindako hautaketa-prozesua. Gainera, Elkarrekin taldeko kontseilariek aurrez ezarri dute gerente berriak Barakaldo Kirolakek onargarritzat jotzen ez dituen jarrerak dituela. Hori dela eta, atzera egiteko eta gerente berriari barkamena eskatzeko eskatu zaie; izan ere, kargua ofizialki hartu ez duen arren, udal-talde horren aldetik jadanik kritikak eta mesfidantza jasotzen ari da.

Hain zuzen ere, garrantzitsua da azpimarratzea Barakaldo Kirolaken estatutuetan jasotzen denaren arabera, gerentearen hautaketa Alkatetzaren ahalmena dela; hala ere, Amaia del Campo alkateak gerentea izendatzeko hautaketa-prozesu bat jarri zuen martxan, izan ere, Ione Arruza langilea zen behin-behineko gerentea, Barakaldoko Kirolaken aurreko gerentea, Rubén Bueno, kargutik kendu ostean.