Fito y Fitipaldis taldeak bi kontzertu berri eskainiko ditu Euskalduna Bilbaon

0

Fito y Fitipaldis fenomenoa mundu guztiaren ahotan dago. Bilboko abeslaria bere biraren formatu berriarekin itzuli da, antzoki eta auditorioetarako pentsatua dagoena. Fito bere jaioterrian arituko da abenduaren 29an eta 30ean, baina bi ordu eskasean, “ez dago txartelik” kartela eskegi behar izan dute leihatiletan. Jarraitzaileen erantzun ona dela eta, abeslaria Euskalduna Bilbao-ren agertokira itzuliko da urtarrilaren 5 eta 6an, horiek izango dira musikariak hirian eskainiko dituen azken bi hitzorduak. Data berrietarako sarrerak, 52 eta 80 euro bitartekoak (kudeaketa-gastuak barne), asteazkenean, hilak 10, 12:00etatik aurrera izango dira salgai Euskalduna Bilbao-ko ohiko kanaletan.

Bira jendetsuenetako bat egin ondoren, taldea giro intimoagora hurbilduko duen formatuan aurkezten da. Egutegi berri honetarako, Fito Cabralesek Fitipaldis taldean Jorge Arribas eta Diego Galaz (Fetén Fetén) gehituko ditu. Horiek osatuko dute taldea, Carlos Raya, Javier Alzola, `Boli´ Climent eta `Coki´ Giménez lagunekin batera. Aurtengo neguan, egungo erreferente musikaletako batek bere akordeez gozatzeko aukera eskainiko du, formatu berezi batean. Fito Cabralesen klasikoez eta «Cada vez muertos» azken lanaz gozatzeko beste modu bat.