Egoiliar berrien harrera-protokoloa: beste erkidego batzuetako egoiliarrak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta oinarrizko prestakuntza emateko zirkuitu integrala

0

Eskertze 2022 jardunaldian aitortutako jardunbide honen helburua da, egoiliar berriei ahalik eta harrera egokiena egitea eta, horretarako, Euskara Zerbitzuak eta Prestakuntza Espezializatuko Unitateak elkarlanean garatu dute.

Urtero 100 – 120 egoiliar berri hasten dira formatzen EEG ESIan (gehienak medikuak, baina baita biologoak, psikologo klinikoak, farmazialariak eta erizain espezialistak ere). Gainera, egoiliarren kopurua handitzen doa urtez urte, eta badirudi horixe izango dela hemendik aurrerako joera.

Profesional berrien artean asko eta asko euskaldunak badira ere, %50 inguru EAEtik kanpokoak dira. Hori ikusita, kolektibo horri erantzun bateratua eman behar zitzaiola iritzi genion.

Egoiliar berrien harrera integrala:

Harrea integrala eskaintzeko zirkuitua 2017an abiarazi zen, eta doitzen joan da egoiliar berrien beharretara, haien iradokizunak eta balorazioak kontuan hartuta.

Funtsean hiru urratsetan garatzen da:

  1. Euskara Zerbitzuaren Harrera egoiliar berri guztiei (Langileen Sailarekin eta Prestakuntza Espezializatuko Unitatearekin batera). Helburu bikoitza du: EEG ESIaren hizkuntza-irizpideen berri zuzena eta argia ematea lanean hasi aurretik, euskararen inguruko informazio praktikoa ematea (profesional elebidunen identifikazioa, euskara-agirien baliokidetza, prestakuntza eta trebakuntza-eskaintza, e.a.)
  2. Sentsibilizazio tailerra kanpoko egoiliarrentzat. Irakaskuntza programan txertatuta dagoen hiru orduko hautazko ikastaro honek euskararekiko lehen harremana erraztea eta parte hartzaileen interesa piztea du xede. 2017tik 2022ra, tailer honetan 135 profesionalek parte hartu dute guztira.
  3. Oinarrizko euskara prestakuntza kanpoko egoliarrentzat. Ospitalean bertan eta era semi-presentzialean eskaintzen da, eta 2017tik 2021era ikastaro honetan 158 profesionalek parte hartu dute guztira.