Donostian gazte bat atxilotu dute beste bat jo eta trenbidera botatzeagatik

0

Gaur, larunbata, goizaldeko zazpiak aldera, Donostiako Norteko geltokiko segurtasun-zerbitzuek Ertzaintzaren herritarren babeserako patruilen laguntza eskatu dute, gazte batzuk nasetako batean borrokan ari zirela esanez.

Polizia baliabideek lekura hurbildu eta inplikatuak identifikatu dituzte.

Agenteek jakin dute borrokan ari zirenean, 29 urteko gazte batek 24 urteko beste gazte bat jo duela eta trenbidera bota duela, eta lagunek erreskatatu behar izan dutela une horretan geltokian sartzen ari zen trenak harrapa ez zezan.

Erasotzailea atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko, eta, horiek amaitzean, Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.