Lau zauritu bi zirkulazio-istriputan

0

Lehenengo istripua gaur goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da GI-20 errepidean, Donostian, Irunerako noranzkoan zihoan auto bat errepidetik atera denean. Autoan zihoan pertsonetako bat barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Atera dutenean, Donostia Ospitalera eraman dute autoan zihoan beste pertsonarekin batera.

Gero, hamaika eta erdiak aldera, beste istripu bat gertatu da Araban, Asparrenako baso-bide batean, quad baten eta bizikleta baten artean. Zikloturista larri zaurituta geratu da, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan dute; quadaren gidaria, berriz, Txagorritxura eraman dute.