Nafarroako Gobernuak NFEBHLOk Foru Komunitatearen autogobernuari eta aurrerapenari egindako ekarpena aitortzen du

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, honako adierazpen instituzional hau onartzeko akordioa hartu du, NFEBHLOa (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa) indarrean sartu zeneko 40. urteurrena dela eta:

”Duela berrogei urte, 1982ko abuztuaren 16an, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa sartu zen indarrean.

1978ko Espainiako Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren foru lurraldetako eskubide historikoen babesa eta onarpena lagun, eta haren bidez inauguratutako Estatu sozial eta demokratikoaren deszentralizazio administratiboa eta legislatiboa dakartzan testuinguru berrian, NFEBHLOak 1841eko abuztuaren 16ko Foruen Aldaketarako Legetik Nafarroarako indarrean dagoen foru erregimena eguneratzea suposatu zuen.

NFEBHLOak suposatu zuen Nafarroako eskubide historikoak eguneratzea eta foru errebindikazio iraunkor edo berreskuragarriak egokitzea, 1978ko Konstituzioak definitutako Estatuaren esparruan, zeinen babes instituzionalak inplikatzen zuen oinarrizko irizpidearekiko errespetua, zeinen arabera soilik adostasuna eta akordioa dira bere aldaketa lortzeko bidea. Hori guztia, NFEBHLOren Lehenengo Xedapen Gehigarrian adierazi bezala, Nafarroari legozkiokeen bestelako eskubideak, jatorrizkoak eta historikoak, alde batera utzi gabe.

Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernuak aldarrikatzen du:

1.- NFEBHLO onartzea esparru modura, zeinek 1978ko Konstituziotik eratorritako egungo Estatuaren testuinguru instituzionalean ahalbidetu duen Nafarroaren auto-gobernuak demokrazian aurrera egitea azken lau hamarkadetan, hala nola aurrerapen ekonomiko, sozial eta instituzionalaren terminotan.

2.- Onarpen honek ez duela salbuesten Nafarroako Gobernuaren borondatea, Foru Komunitateko auto-gobernuaren erakunde ordezkari gorenena izanik, NFEBHLOri dagokion aginpide esparruan aurreikusten dena ahalik eta gehien garatzeko, hala nola unean-unean indarrean dagoen Foru Komunitatearen aginpide esparrua defendatzerakoan berme-emaile izateko, hori guztia leialtasun instituzionaletik eta indarrean dagoen antolamendu juridikoarekiko errespetutik.

3.- Alde dagoela, NFEBHLOri dagokion Lehenengo Xedapen Gehigarrian xedatuari jarraiki, Hobekuntza eguneratzeko, Espainiako eta Europako esparruan indarrean dagoen errealitate juridikoarekin egokitzearren, horrela XXI. mendean herritar nafartarrek gainditu behar dituzten erronka itzelei aurre egin ahal izateko, Foru Komunitatearen ahalmenak sendotuz, eta herritar nafartarrak horiekiko identifikatzea sustatuz.

4.- Testuinguru honetan, Nafarroako Parlamentuak, herritar nafartarren borondatearen adierazpen gorenena izanik, alderdi politiko guztien ordezkaritza dakarren txosten baten bidez eta adostasun maximoa lagun, NFEBHLOa eguneratzeko ardura bere gain hartu dezala bultzatzea, lege organoak joan den 2021eko azaroaren 5ean ebazpena tarteko adostu zuen bezala.

5.- Erakunde multzoa, alderdi politikoak, gizarte zibila eta herritar nafartarrak Nafarroako auto-gobernuaren aldarrikapen eta defentsa partekatu batera deitzea, historia osoan zehar lortutako herritar nafartar guztien ondare immaterialtzat hartuz.”