Bazen Behin ipuin-kontaketen edizio berria abian

0

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta, aldi berean, euskararen erabilera ikasgeletatik kanpo suspertzea da.

Bazen Behin programak haurrentzako atala duten Barakaldoko udal liburutegietan familia osoarentzako euskarazko ipuin-kontaketak sustatu nahi ditu. Horretarako, irailetik hasi eta azaroa bitartean, 5-8 urte bitarteko seme-alabak diztuzten familiek fantasiazko munduaz gozatzera gerturatu ahalko dira liburutegira. Ipuinak euskaraz kontatuko dira, eskola ingurunetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko.

Antzezpenak, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen fasea gaindituta, liburutegietan bertan burutuko dira berriro.

Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batez lagunduak egon beharko dute eta gehienez 25 ume eta  25 heldu egongo dira saio bakoitzeko.

BAZEN BEHIN 2022ko PROGRAMAZIOA

  • Irailak 23
    • San Bizenteko liburutegia: Saioa Aizpurua «Mundutik barrena» (18:00-19:00)
  • Irailak 30
    • Arteagabeitiako liburutegia: Lur Usabiaga «Kattalin Txiki» (18:00-19:00)
    • Gurutzetako liburutegia: Lur Korta «Kantu eta kontu» (18:00-19:00)
  • Urriak 7
    • Lutxanako liburutegia: Amaia Puin «Harri ipuinak» (18:00-19:00)
    • Arrontegiko liburutegia: Sorgina Txirulina «Euria da eta euria da» (18:00-19:00)
  • Urriak 14
    • Arteagabeitiako liburutegia: Eneritz Artetxe «Bihotzetik hurbil» (18:00-19:00)
    • Retuertoko liburutegia: Maite Franko «Ezkondu nahi ez zuen printzesa» (18:00-19:00)
  • Urriak 21
    • San Bizenteko liburutegia: Ana Apika «Maite zaitudalako» (18:00-19:00)
  • Urriak 28
    • Gurutzetako liburutegia: Iraitz Lizarraga «Izarretan, ametsetan-ipuinetan» (18:00-19:00)
    • Arrontegiko liburutegia: Lupe Lekuona » Plista, plasta, itsasoko abenturak» (18:00-19:00)
  • Azaroak 4
    • Gurutzetako liburutegia: Izaskun Mujika «Ipuinen haria (18:00-19:00)
  • Azaroak 11
    • Retuertoko liburutegia: Ixabel Agirresarobe «María Gonagorri eta Xerafina Mokofina»» (18:00-19:00)
  • Azaroak 18
    • Arteagabeitiako liburutegia: Pello Añorga «Ez naiz beldurtzen» (18:00-19:00)
  • Azaroak 25
    • Gurutzetako liburutegia: Ane Gebara  «Oihaneko tira birak» (18:00-19:00)
    • San Bizenteko liburutegia: Bego Alabazan «Nolako neskak» (18:00-19:00)