985.000  euskarazko ikasmaterialetarako

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmateriala sortzeko dirulaguntzetarako deia egiten duena (EIMA).

Dirulaguntzak hiru ataletan banatuko dira: 500.000 euro, Unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuetarako (EIMA I). 400.000 euro euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko (EIMA 2.0). Eta euskarazko curricululm-materialak prestatzeko, 85.000 euro (EIMA IV).