Tuteran egingo da irailaren 10etik 18ra Des-Adarve arte iragankorraren lehiaketaren edizio berria

0

Aierdi lehendakariordeak adierazi du ekimenak “ezin hobeto irudikatzen duela Nafarroako Gobernuak hirigintzaren, hirien edo auzoen inguruan bultzatzen duen ikuspegi berria”.

Bigarren lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari Jose Mª Aierdik gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Museoan, Tuterako Des-Adarve arte iragankorraren lehiaketaren laugarren edizioa, irailaren 10etik 18ra egingo dena. Haren ustez, ekimenak “ezin hobeto irudikatzen du Nafarroako Gobernuak hirigintzaren, hirien edo auzoen inguruan bultzatzen duen ikuspegi berria”.