Atiranek trastelekuetarako ‘zaindaria’ sortu du

0
PRUEBA

Trastelekuak gure ondasun garestiak, esatebaterako, tresna elektrikoak edo kirol-materialak, surf-taulak edo bizikletak gordetzeko aukeratzen ditugun ohiko tokietako bat dira. Horrek lehentasunezko helburu bihurtzen ditu lapur eta banda antolatuentzat. Sarrailek eta segurtasun-ateek gure trastelekuan lapurretak saihesten lagun dezakete, baina ez dira behar bezain seguruak; izan ere, askotan, lapurrek bat-batean bortxatu edo hautsi egin ditzakete, jabeek identifikatuta izateko beldurrik gabe.

Arazo horri irtenbidea emateko, Atiran Security Group euskal enpresak ateko sarraila erabat blokeatzea ahalbidetzen duen segurtasun-sistema bat asmatu du, eta alarma autonomo bati esker, trastelekuan gertatutako edozein intrusioren berri ematen du. “Sistema honek garajeetako lapurreten % 99 saihesten ditu, trastelekuak bertan egoten baitira, eta, aldi berean, zure gauzak seguru mantentzeko irtenbide ezin hobea da”, zehaztn dute enpresako webgunean.

Konpainia honek garatutako lapurreten aurkako babes-sistema trasteleku metalikoen mota guztietako ateetara egokitu daiteke (atzeko ateak eta suebakiak barne). Arduradunek azaldu dutenez, “oso erraz ipintzen den gailua da, itsaspen handiko itsasgarrien bidez egiten baita”. “Ez da beharrezkoa giltzatokiari giltz bat gehiago gehitzea; izan ere, morroilo osagarri batekin gertatuko litzakeena ez bezala, gure sistemarekin nahikoa da giltza bat erabiltzea atea modu seguruan ixteko”. Segurtasun-sistema honek honako elementu hauek ditu: giltza sinpleko sarraila bat; sarrailaren babesa handitzen duen metalezko arimako eskuleku-sorta bat; sarraila blokeatzeko SPA gailu bat, alarma autonomoa eta sistemaren instalazioaz ohartarazteko kartel itsasgarri bat.

Atiran Storage Lockerrek eskaintzen dituen abantailen artean, altzairu galbanizatuzko egitura, segurtasun-sistema bikoitzeko sarraila eta soinu-alarma autonomoa dituela nabarmendu daiteke. Prestazio horiei gehitu behar zaie “instalatzeko erraztasuna, kanpoarekiko ikusezina izatea eta segurtasuneko sarrailagintzako adituek garatuko sistema dela”, diote enpresako arduradunek. “Laburbilduz, gure segurtasun sistema konpetentziagatik desberdintzen dituen ezaugarriak hauek dira: bere modernotasuna eta dotorezia dira, kalitate-estandar guztiak betetzen dituela eta ez da kuotak ordaindu behar”, azpimarratzen dute.

Bizkaiko empresa honek gero eta ateetarako segurtasun-gailuetan espezializatutako denda gehiago bere Storage Locker sistema saltzea lortu du. Salmenta-puntuen kokapena errazteko bere webgune korporatiboan geolokalizazio-mapa bat ipini du, eta horren bidez, Espainia osoan establezimendu horiek denbora errealean ikusteko aukera ematen du. “Erosi nahi duenak bilaketarako gehienezko distantzia hauta dezake, eta maparen erakuslearen gainean klik eginez gero, dendaren kokapen zehatza eta harremanetarako datuak ikusi ahal izango ditu”.

Atirani buruzko informazio gehiago nahi baduzu, joan esteka honetara.