Laguntasuna taldearen bidez omenduko du Barakaldoko Juan de Zubileta, munduari lehen biran parte hartu zuen barakaldarra

0

Zubileta auzoarekin duten lotura estuaren eta Barakaldo eta barakaldarrengatik sentitzen duten harrotasunaren karietara antolatu du Laguntasuna dantza-taldeak Juan de Zubileta, munduari lehenengo biran parte hartu zuen barakaldarra omentzera.  Datorren hilaren 6an, asteartea, izango da Udalarekin batera antolatu duten ekitaldia, aurten jaia baita, hain zuzen ere, Elkanok eta bere tripulazioak egindako azañaren 500. mendeurrena.

Zubileta plazan egingo dira oroitzapen-egintzak, musika, dantza, kantua, antzerkia, erraldoiak eta bertsolariak lagun.  12:30etan emango zaio hasiera ekitaldiari, antzezpen batekin. Horrez gainera, paella izango da bazkaritan, 10 euroan. Arratsaldean, berriz, Enrique Solinis eta Euskal Barrokensableren kontzertua. «Barakaldarrak egindakoari balio ematea du xede programak: 13 urte zituela ontziratu zen Victoria naoan, munduari lehenengo bira emateko; harro sentiarazten gaitu barakaldarrak, eta martitzeneko ospakizunean presente izango dugu», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzi Nerea Canterok. «Eskerrak eman nahi dizkiote Laguntasunari programa sustatzeagatik, horrela zabaldu ahal izango du Barakaldok 2019an Seme kuttun izendatu genuen auzotar gorenak egindakoa, bai eta lortuko, haren historia gogoan izaten jarraitzea ere», nabarmendu du.

JUAN DE ZUBILETARI BURUZKO INFORMAZIOA
2019 urtean izendatu zuen Barakaldok Juan de Zubileta Barakaldoko Seme kuttun. Barakaldon sortua, paje modura ontziratu zen Victoria naoan, eta handik hiru urtera itzuli zen Sevillara, Elkanorekin batera. Bazekien sinatzenBazekien, eta hori ez zen batera ohikoa marinelen artean. Badajozeko Juntaren aurrean deklaratu zuen Gaztela Malucas uharteez jabetzeko eskubidea frogatzeko, eta han, Carlos I.a han ezagutu zuela esan zuen.

Barakaldon jaio zen Martín Ochoa de Zubileta eta Sancharen seme Juan de Zublieta.

Gutxien espezializatutako eginkizunetan aritzen ziren pajeak, hala nola jatekoa banatze, eta otordu osteetan mahaia txukuntzen eta itsasontzia garbitu eta erratza pasatzen. Eurak arduratzen ziren guardietan zaintzak egiteaz eta letaniak erlijiosoak esanez ordu erdiz behin erlojuak eta anpolletak aldatzeaz, beti txo eta marinelen aginduak betetzen. Hilean 500 marabediren soldata zuten, marinel baten soldataren erdia baino gutxiago, eta lau hilabete aurreratuta kobratzen zuten (marabedi bat gaurko euro bat baino gehixeago zen).

Cartel Homenaje Juan de Zubileta