Biotalde: “Osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen mikroorganismoak desagertzeko programak ezartzen laguntzen dugu”

0

Biotalde Derion (Bizkaia) egoitza duen enpresa bat da, eta 30 urte baino gehiago eman ditu osasun-gaietan aholkularitza eta prebentzioa eskaintzen. Laborategi propioa duen ETE honen zuzendaria Nieves Zabala da, mikrobiologoa, eta beste bazkide batekin batera mikroorganismoetan oinarritutako proiektu hau hasi zuen. “Mikroorganismoak leku guztietan daude, industria-, ingurumen- eta elikadura-prozesu guztien parte dira, azaldu du Zabalak. “Orain dela 30 urte ikusi genuen arlo horretan hobetzeko eta jarduteko eremu nabarmen bat bazegoela”. 

Hasieratik, Biotaldeak bi sektoretan lan egin du nagusiki: elikagaien segurtasunean eta ingurumen-osasunean. “Gure lana oso egunerokoa da. Jarraipeneko ohiko kontrolarekin du zerikusia, egunero prozesua ezarritako prozedura eta irizpideekin bat etortzea. Adibidez, lantegi txikietan edo elikagai-industria txikietan lan egiten dugu. Fabrika horiek adituak dira bere produktuetan, baina agian prestakuntza higieniko-sanitarioaren inguruko ezagutza falta zaie. Guk haien prozesua etengabe monitorizatzen duten programak ezartzen laguntzen diegu, arazo bat sor dezaketen mikroorganismoak ezabatzen direla bermatzeko, produktuan, edo azken kontsumitzailearen osasunean eraginik ez duten ahalbidetzeko”, zehaztu du Biotaldeko arduradunak. 

Baina azkenaldian, Bizkaiko enpresak beste sektore bat gehitu du bere eskaintzan, mikrobiologia biosanitarioa. “Gure ikuspegia ez da klinikoa, beti izan da ingurumen-ikuspegia. Adibidez, sendagai bat fabrikatzeko prozesu bioteknologiko batean, ezinbestekoa da ingurune hori ez kutsatzea. Gure lana giro hori egokia dela bermatzea da, produktu horien erabiltzaileek edo kontsumitzaileek inolako arazorik izan ez dezaten, beti ikuspuntu mikrobiologikotik. Proiektu bat egin berri dugu ekipo ultramoreek desinfektatzeko gaitasun onargarria dutela baliozkotzeko. Desinfekzio-tratamendu bat dagoenean, gure lanaren zati bat tratamendu hori dagokion erabilerarako egokia dela baliozkotzea da”, Zabalak azaldu duenez. 

Biotaldeko arduradunek hasieratik argi izan dute hainbat enpresa eta erakunderen arteko lankidetzak onuragarriak direla haien lana jorratzeko. “Beti bilatu izan ditugu lankidetza-puntu asko zentro teknologikoekin, klusterrekin, elkarteekin… Izan ere, horien bidez proiektu asko egin ditugu. Gainera, I+Gko lanak norekin jorratu bilatzen dugu, eta horrela gure jarduera berritu. SPRIrekin Kudeabiden edo Innovabiden proiektuak egin ditugu, eta horiek zerikusi handiagoa dute nola hazi garen enpresa eta pertsona gisa”. 

Gainera, Nieves Zabala Gaikerreko kidea da, eta horrek lankidetzaren eta ikerketaren ingurunean dagoen guztia ezagutzea ahalbidetzen dio. “Foro horietan egoteak egunean egoteko aukera ematen dit, zer mugitzen den jakiteko, eta haiekin proiektu asko egiteko aukera ematen dit. Nire kolaborazio nagusia egia da Gaiker izan dela, baina, gero, Basque Health Clusterrean ere bagaude, osasun-mikrobiologiako ildo horrekin networking egiteko eta hemen nortzuk dauden jakiteko, haiekin hitz egiteko, zalantzak erantzuteko… Guretzat funtsezkoa da. Basque Food Cluster elikadura-klusterrean ere bagaude, baita Avecain ere, barne-giroko kalitatearen euskal elkartea baita”. 

Industriaren eta bere enpresaren etorkizuneko erronka gisa, Biotaldeko zuzendariak adierazi du beharrezkoa dela “teknologia berri guztietara egokitzea, diagnostiko mikrobiologikoak 3 egun izan beharrean 3 ordu izan daitezen. Alde biosanitarioan hazten jarraitu nahi dugu, hori baita gure berrinkuntza , eta elikagaien segurtasunean eta ingurumen-osasunean hobetzen jarraitu nahi dugu. Sortzen ari diren patogeno berrietara egokitu nahi dugu, eta birusak detektatzeko gaitasuna handitu nahi dugu. Gaur egun an hori ez dugu egiten, oso konplexua baita. Erronka asko ditugu. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.