Zibersegurtasuna: babesa behar izanez gero, zeri eman behar diot lehentasuna? Sakontze maila ikastaroa

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Zibersegurtasuna: babesa behar izanez gero, zeri eman behar diot lehentasuna?’ sakontze maila ikastaroa. Ane Martínez Reciok emango du ikastaroa, Internet eta tresna digitaletako aholkularia, prestakuntza, gaikuntza eta coaching teknologikoan trebatutako aditua da Ezberdin-en, Digitalde-n eta Aiara Valley-n.

Programa honen helburu nagusia da jakitea zer alderdi izan behar diren kontuan sare-ingurune bateko segurtasunean, eta haiek aplikatzea, egiaztapen-zerrenda gisa..

Helburuak

  • Jakitea zein diren sare-ingurune batean lan egiteak dakartzan arrisku nagusiak.
  • Prebenitzea, arazoak saihesteko. Zenbait baliabide erabiltzen jakitea erasorik jasanez gero.
  • Mantentze- eta optimizatze-lanen protokolo bat eratzea.
  • Sarean lan egiten duen jendea trebatzea eta sentsibilizatzea.

Izena emateko epea irailaren 19tik 29ra arte.

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

Noiz eta non:

  • Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: urriaren 13an, 19an eta 26an
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2022ko irailaren 19tik 29ra arte

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 19an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: irailaren 19tik 29ra arte
  • Ikasle kopurua: 16 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.