Donostiako 2023ko udal zerga-arauak onartuta

0

Donostiako Udalbatzarak 2023ko udal zerga-arauak onartu ditu iraileko ohiko udalbatzarrean. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok adierazi du, udal zerga eta tasa gehienak bere horretan mantenduko direla, eta helburua dela ekonomia suspertzen jarraitzea.

Zerga arauak onartzeko tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioarekin energia berriztagarriak erabiltzen dituzten etxebizitzek OHZn jasotzen duten hobaria %10 izatetik %35 izatera pasatzeko. Era berean, erabaki dute neurri horretaz baliatu ahal izango direla gehienez 350.000 euroko katastro-balioa duten etxebizitzak. Egun, gehienez 250.000 euroko katastro-balioa duten etxebizitzek soilik jaso zezaketen hobari hori.

Ogasun eta Finantzetako Zinegotzi Kerman Orbegozok esan du, zerga arloan onartutako aldaketak urte amaierarako aurreikusitako KPI eta BPGa baino txikiagoak direla. Eta helburua dela diru sarreren maila mantentzea udal zerbitzu publikoak emateagatik sortzen diren gaustuei aurre egiteko.

Zehatzago azalduta, aldaketa hauekin Udalak 1,15 milioi euro gehiagoko diru-sarrerak izatea aurreikusten du, eta horri esker, Udalak duen egoera finantzieroa mantendu ahal izango du.

Aldaketa nagusienak:

Tasak

  • Garabia: %1,5
  • Hondakinen bilketa: %1,5
  • Jabari Publikoaren Okupazioa: Ibi iraunkorrarekin edo jabari publikotik ibilgailuak etxealdera pasatzeko jabari publikoaren okupazioaren gaineko tasa: %1,5
  • TAO: %1,5

Zergak

  • OHZ: +%1,5.
  • OHZn %35eko hobaria energia berriztagarriak erabiltzen dituzten etxebizitei (gehienez 350.000 euroko katastro balioa duten etxebizitzei)