Gaur, urriak 3, Osakidetzak arrisku-taldeei zuzendutako gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina hasi du Euskadiko osasun-zentroetan, eta lehen egun honetarako 14.600 txerto jartzea aurreikusi du. Gainera, Osakidetzak 63.200 hitzordu eskaini ditu guztira, eta herritarrei sistemarekin harremanetan jartzeko deia egin die, txertoa jartzeko txanda eskatzeko.
Osakidetza, iaz egin zuen bezala, herritarrei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak eskaintzen ari zaie, aldi berean, eta konplikazio gehien jasateko arrisku handiena duten kolektiboekin hasi da. Txertoa jarri nahi duten gainerako herritarrek azarora arte itxaron beharko dute hitzordua hartzeko.
Nor dago arrisku-taldeetan?
• 65 urtetik gorakoak
• gaixotasun kronikoak dituztenak, hala nola diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, kardiopatiak, etab.
• haurdun dauden emakumeak eta osasun-arloko eta eremu soziosanitarioko profesionalak
Nola eskatu hitzordua?
Hasiera batean, lehentasuna emango zaie arrisku-kolektiboetako pertsonei. Hori dela eta:
Arrisku-kolektibokoa bazara: eskatu hitzordua Osakidetzaren web-orriaren bidez edo osasun-zentrora deituz.
Arrisku-kolektibokoa EZ bazara: itxaron azaroaren 1era arte. Hitzordua eskatu ahalko duzu web-orriaren bidez edo osasun-zentrora deituz.
Kolektibo horrek urriaren 17tik aurrera hartu ahalko du hitzordua.