Barakaldoko Gizarte Kohesioko Arloak larunbatean hasiko ditu Aniztasunaren Eskolaren 2022/2023 ikasturteko jarduerak, krisi klimatikoaren ondorioz gertatzen ari diren nahitaezko lekualdatzeei buruzko mintegi batekin

0

Gizarte Kohesioko zinegotziak, Nuria Rodríguezek, gaur bertan jakinarazi du zein izango den Barakaldoko Aniztasunaren Eskolako jarduera-programa, aurtengo urritik 2023ko martxora bitartean egingo dena Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

«Aniztasunaren Eskola herritarrekin elkartzeko gune bat da, non kulturartekoagoa eta inklusiboagoa izango den Barakaldo bat eraikitzeko lanetan murgilduta dauden erkidegoko eragileek esperientziak partekatuko dituzten», azaldu du Rodríguezek.

Edizio honetan ospe handiko hizlariak izango ditugu beste behin ere, hala nola pertsona guztien eskubideen aldeko aktibistak eta unibertsitateko irakasleak. Jarduerak bihar, larunbatean, hasiko dira 10:00etatik 14:00etara, honako mintegi honekin: «Alternatiba ekofeministak sortzen: ingurumenaren degradazioa, aldaketa klimatikoa eta nahitaezko lekualdaketak».

«Harrigarria izango da jakitea pertsona askok beren herrialdeen barruan ihes egin behar izan dutela, klimarekin lotutako hondamendiak eta arriskuak direla-eta, hala nola ekaitzak, zikloiak, uholdeak, lehorteak, baso-suteak eta lur-irristatzeak. Krisi klimatikoa gure garaiko larrialdirik larriena da», adierazi du Nuria Rodriguezek. Ekimenean ondokoek parte hartuko dute: Cony Carranza Castro herri hezitzaile feminista eta antirrazistak, Berta Malvárez Díez ingurumen-adituak eta Beatriz de Lucas Larrea Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko intzidentzia-teknikariak hartuko dute parte.

Azaroaren 15ean hasiko da ohiko mintegi-programa. Hilean mintegi bat egongo da otsailera arte, guztiak ere 18:30ean. Lehenengoa Ukrainako gerraren testuinguruko immigrazioari eta asiloari buruzkoa izango da. Honako hauek arituko dira hizlari lanetan: Arantza Chacon, Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Garapenerako Lankidetzan eta Giza Eskubideetan espezializatua, eta Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeria Gipuzkoako arlo juridikoko koordinatzaile eta abokatua.

Abenduaren 13an, euskarak inklusiorako tresna gisa balio ote duen hausnartuko da, eta bertan izango dira Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doolo kolektiboko kidea, eta Jon Maia, bertsolari, kantari, idazle eta dokumentalista. Urtarrilaren 17an, bestalde, «Arrazismoa kirolean» mintegia egingo da, Athletic Club Fundazioko ordezkariekin eta Asmae Ourdi Errugbiko Ohorezko Mailako jokalari eta soziologoaren partaidetzarekin.

Mintegiak amaitzeko, otsailaren 21ean, Iraide Fernándezek, EHUko irakasle eta Ikuspegiko ikertzaileak (Immigrazioaren Euskal Behatokia) Barakaldoko immigrazioaren bilakaeraz eta dimentsio demografiko, sozial eta ekonomikoaz hitz egingo digu.

BAKARRIZKETA
Oraingoan, Aniztasunaren Eskolako 2022/2023 ikasturteko programari amaiera emateko «Españul» bakarrizketa ikusteko aukera izango dugu, Lamine Thior aktore, komiko, gidoilari eta aurkezle senegaldarraren eskutik.

Ekimen horietako edozeinetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da amekadi@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita edo 670745032 telefono zenbakira deituz. Jarduera guztietan haurrentzako doako ludoteka zerbitzua egongo da.