Osasun sailak 2021eko EiTB Maratoiaren ekimen solidarioaren ondoriozko 1.100.000″ milioi baino gehiago bideratu ditu BIOEF Berrikuntza + ikerketa + osasuna Euskal Fundazioak alzheimer-en gaixotasuna ikertzeko proiektuetara

0
PRUEBA

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio laguntzen deialdiari buruzko agindua onartu dela. Laguntza 1.104.477,46 eurokoa izango da; kopuru hori 2021eko EiTB Maratoiaren ekimen solidarioaren ondorioz bildu da, eta BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak Alzheimer-en gaixotasuna ikertzeko proiektuetara bideratuko da.

Deialdia Alzheimer-en gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen prebentzioari, diagnostikoari, tratamenduari eta etiologiari buruzko eta gaixotasunen azterlan epidemiologiei buruzko ikerketara bideratuko da, bai eta pazienteei ematen zaien prestazio asistentziala eta psikosoziala hobetzera eta Alzheimer-en gaixotasunari eta beste dementzia batzuei buruzko ikerketa soziosanitariora eta antolamendu-ikerketara ere, paziente eta senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzarentzat eta Osasun Sailarentzat lehentasunezkoa da ikertzaileen ahaleginari eta talentuari esker hainbeste aurrerakuntza ekartzen ari den ezagutza areagotzera eta osasun-zientzia sustatzera bideratzen den ikerketa sustatzea eta, aldi berean, Euskadin aberastasuna sortzen eta garapen sozioekonomikoa garatzen laguntzea. Hori guztia, 2021-2024rako dokumentu estrategikoaren esparruan; hura Osasun Sailak sustatu du eta Euskadiko osasun-sistema publikoa, kalitatekoa, unibertsala eta bikaintasunekoa babesteko politikak zehazten ditu.

Eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta haiek aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.