Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Hazteria arakatzeko prozedura eguneratu dute

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Hazteria arakatzeko prozedura eguneratu dute, eta arakatze-sarea ere sartu dute haren kudeaketan. Euskadin Hazteria Zaintzeko eta Kontrolatzeko Arakatze Protokoloaren helburua gaixotasun horrek eragindako kasuen erabilera hobetzea da, orain Euskadiko Arakatze Sarearen laguntzarekin eta Sareak kasu horien kudeaketan ematen duen komunitate-lanarekin.

Azken hilabeteetan sarna-kasuen kontsultak ugaritu egin direnez, bai esparru klinikotik bai esparru epidemiologikotik beharrezkotzat jo da esku-hartze berriak proposatzea gaixotasun horren transmisioa kontrolatzen saiatzeko.

Horregatik, Arakatze Sareak abian jarri du proiektu hau, proiektu pilotu batekin hasi eta gainerako erakundeetara zabalduz, kasuen eta kontaktuen azterketen jarraipen estuagoa egin ahal izateko. Errefortzu horren bidez, tratamendu-jarraibideak eta higiene-neurriak ulertu direla bermatu nahi da, baita kontaktuak identifikatu direla ere, eta aldi bereko tratamenduak egiten direla, osasun-langileek agindutako urratsak jarraituz.

Ildo horretan, protokolo berri hau ezartzeko abiapuntua Barakaldo Sestaoko ESIn proiektu pilotu hau egitea izan da, protokolo hori Euskadiko lurralde osoan aplikatzeko egokituz eta itxiz.

Zer da Hazteria eta nola kutsatzen da?

 

Hazteria edo sarna larruazalaren infekzio parasitarioa da, eta mundu osoan zabalduta dago. Adin eta maila sozioekonomiko guztietako pertsonei eragiten die.

Eskuetako eta oinetako hatzetan, eskumuturretan, ukondoetan, sabelaldean, izterretan, genitaletan eta tolesduretan (besapeak, bularren azpian, ipurmasailen artean, etab.) azkura handia sentitzea ohikoa da, batez ere gauez. Ildo lineal txikiak ager daitezke behatzen artean edo eskumuturretan, edo larruazaleko beste lesio mota batzuk. Akaro honek ez du ez salto ez hegan egiten. Edonor kutsa daiteke, larruazalen artean gutxienez 15-20 minutuz ukituz gero, edo kutsatuta dagoenaren objektu pertsonalak ukituz gero (arropa, eskuoihalak, oheko arropa…). Kontaktuaren ondoren, 4 eta 6 aste bitartean igaro daitezke sintomak (azkura) agertzen hasi arte. Sintomarik gabeko aldi horretan kutsatzeko arriskua ere badago.

Ganiera, Osakidetzaren webgunean atal bat lantzen ari da, herritarrei zuzendutako “Sarna edo Hazteriari” buruzko informazio didaktikoarekin eta laster argitaratuko da.