Vitoria-Gasteizen erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 49 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB1-0493/22-LT-000 espediente zenbakia duena

0

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen tasatu autonomiko 49 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ALZANIA GESTIÓN DE INMUEBLES SM sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko urriaren 19a eta 2022ko azaroaren 17a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2022ko azaroaren 25ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – ALZANIA GESTIÓN DE INMUEBLES SM
  • Etxebizitza kopurua: 49
    • Horietako:
    • 40 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2)
    • 7 etxebizitza bi logela eta bi bainugelakoak (70m2)
    • 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi bainugelakoak (90m2)
  • Kokapena: S5-RD13 lursaila (5. sektorea) – Aldaia
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 244.595 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 289.375 €
    • Etxebizitza egokitua + eranskinak: 289.375 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

ALZANIA GESTIÓN DE INMUEBLES SM

Álava Jenerala 2 – Behe PK 01005 – Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 617 654 540 / 945 029 048

Posta elektronikoa: info@liben.es

(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.