Urriaren 19an, asteazkena, interesa duen pertsona edo erakunde orok Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa Plus (EGF+) programaren edukiari eta/edo etorkizuneko ezarpenari buruzko ekarpenak edo oharrak idatziz egin ahal izateko komunikazio- eta kontsulta-prozesuaren epea hasiko da. Epe hori azaroaren 19an amaituko da.
Diagnostikoan eta detektatutako erronketan oinarrituta, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ Programa landu du aldi berri honetarako (2021-2027). Programak Europako Batzordeko zerbitzuen oniritzi informala jaso du. Orain da garaia Euskadiko eragile interesdun guztiei jendaurrean aurkezteko, eta horregatik hasiko da adierazitako prozesua asteazken honetan.
EGF Plus programa Europar Batasunaren tresna nagusia da pertsonengan inbertitzeko, eskubide sozialen Europako zutabea aplikatzeko eta, era horretan, Europa sozialago bat lortzen laguntzeko. Horretarako, jarduketak finantzatzeko baliabide ekonomikoak bideratzen ditu, eta, 2021-2027 aldian, 79 milioi euro bideratuko ditu Euskadira.
Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 programak enplegagarritasunaren hobekuntza eta enplegua eskuratu eta mantentzeko aukera bultzatzera eta pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzera bideratuko ditu bere funtsak. Ikasten eta lan egiten ez duten gazteei zuzenduko Gazte Bermeak lehentasunezko ardatz izaten jarraitzen du. Berritasun gisa, Haur Bermea gehitu da aldi honetan. Horren bidez, laguntza eta babesa eman nahi zaie adingabeei eta haien familiei, ingurunerik ahulenetako haurren pobrezia- eta bazterketa-arriskua murrizteko.
Programa lantzeko prozesuaren barruan, diagnostiko sozioekonomikoaren dokumentuak eta eskualdeak EGF+ programaren jarduketa-esparruetan dituen premia eta erronka nagusien identifikazioa partekatu ziren enpleguaren eta inklusioaren esparruetan funtsezkoak diren eta Enplegu Foroaren eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren parte diren EAEko eragileekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ (2021-2027) programaren edukiari buruzko ekarpenak edo oharrak egin nahi dituen pertsona edo erakunde orok honako helbide elektroniko honetara bidal ditzake bere idazkiak: