Josu Erkorekak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea hartu du Ertzaintzaren Egoitza Nagusian

0

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideak hartu ditu gaur goizean Ertzaintzaren Erandioko Egoitza Nagusian. Sailburuarekin batera izan dira Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua.

Organo independente honen lehendakariaz, Juan Luis Ibarraz, gainera, Estefanía Ocáriz Passevant, José Antonio Nieto Antón, Ricardo Egiguren Mendieta, Francisco Javier Hernáez Manrique eta Miren Ortubay Fuentes ere izan dira bisitan eta ondorengo lan-bileran.

Segurtasun Sailarekiko eta polizia-erakundearekiko autonomia funtzionala duen organo hau 2021ean sortu zen ofizioz edo interesdunak eskatuta aztertzeko eskubideak urratu ahal izan dituen Ertzaintza edo Udaltzaingo barruko edozein jokabide edo ekintza. Batzordearen helburu da polizia-jarduerari buruzko kontrolen neutraltasunarekiko eta objektibitatearekiko herritarren konfiantza eta zilegitasuna indartzea.