Osasun sailburuak baieztatu du berreskuratutako haurra osasun-egoera onean dagoela

0

    • Osakidetza gertatutakoa aztertzen ari da, eta gaur bertan deituko du pazientearen segurtasuneko talde korporatiboa

 

Gotzone Sagardui Osasun sailburua komunikabideen aurrean agertu da Basurtuko Ospitalean haur baten bahiketaren azken orduaren berri emateko. Bertan baieztatu duenez, “haurtxoa osasuntxu eta salbu dago familiarekin”. Sagarduik azaldu duenez, Osakidetzan azterketa medikoa egin diote haurrari, haren osasun-egoera zein den jakiteko, eta horrek baieztatu du ondo dagoela.

Osasuneko sailburuak hitz batzuk zuzendu nahi izan dizkio familiari. “Ez dut imajinatu ere egiten nola sentitu zareten, Osakidetzako taldearen berotasun guztia transmititu nahi dizuet. Gainera, gure babes osoa eskaintzen jarraituko diegu”, esan du.

Era berean, eskerrak eman dizkio Ertzaintzari egindako lanagatik, bai eta gertakari hori konpontzen lagundu duten pertsona guztiei ere.

Gertatutakoari dagokionez, sailburuak ziurtatu du gertakari isolatu bat dela, eta Basurtuko amatasun-talde osoa eta Ospitaleko zuzendaritza-taldea, hala nola Osakidetzako Zuzendaritza, sakon aztertzen ari direla. Gaur bertan, pazientearen segurtasuneko talde korporatiboa deituko da, segurtasun-gorabehera bat gertatzen den bakoitzean bezala. “Organo horri dagokio dauden protokoloak hobetzeko proposamenak egitea”, adierazi du.