Osakidetzaren Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren bikaintasun sanitarioa aitortu dute, iaz bezala

0

 Osakidetzaren Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak jarduera klinikoari balioa emateko darabilen estrategia aitortu dute, iaz bezala, eta saritu egin dute emaitzarik onenak lortzen dituen zentroetako bat bezala IQVIAk antolatutako Top Value sarien bigarren edizioan.

Top Valuek ebaluazio sanitarioko eredu berri bat ematen du, laguntzaren balioan oinarritutakoa (Value Based Healthcare), mundu osoko ebaluazio-joera berriekin bat etorriz. Balioan Oinarritutako Medikuntzaren ebaluazioaren (VBHC) egoera berri horretan, zenbait kontzeptuk indarra hartzen dute, osasun-arazo zehatzen ebaluazioak, asistentziaren egokitzapenak eta pazientea erdigunean benetan jartzeak, besteak beste. Eredu horren oinarrian dago pazienteek ere parte hartzea estrategia terapeutikoen erabakian, edo pazienteek, emaitza garrantzitsuak neurtzeko tresnen bidez (PROM), zuzenean emandako osasun-emaitzak neurtzea. Eredu horrek, izan ere, kuantifikatu nahi du sistemak emaitzei dagokienez zer ekarpen egiten duen kostuko unitateko.

Osakidetzaren Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerente Mª Luz Marquések jaso zuen aitorpena, eta, adierazi zuenez: «Balioan oinarritutako medikuntza da gure hiru erronka nagusietako bat. Lehen mailako arretaren, ospitale-arretaren eta arreta soziosanitarioaren arteko arreta integratua eta espezializazio handia dira beste biak».

EEG ESIarekin batera, beste hiru zentro ere aitortu dituzte: Bartzelonako Vall D’Hebron eta Sant Joan de Deu, eta Madrilgo sare publikoan txertatuta dauden QuirónSalud taldeko ospitaleak.

Estatuko 30 ospitale baino gehiago batu dira IQVIALren Top Value sarien bigarren edizio honetara. Saritutako ospitaleak IQVIAk garatutako Value Based Healthcare ereduaren funtsezko zutabeak osatzen dituzten bost analisi-dimentsioetan egindako azterketaren ondoren aukeratu dira:

    1. Balioari buruzko orientazio estrategikoa

 

    1. Balio-ereduen egokitzapena

 

    1. Praktika klinikoen egokitzapena

 

    1. Emaitza garrantzitsuen neurketa

 

    1. Balioaren finantzaketa

 

Osakidetzaren estrategia

Osakidetzaren 2021-2024 aldirako Esparru Estrategikoan pertsonak ardatz dituen osasun-sistemari eusteko jasotako estrategietako bat da Balioan Oinarritutako Medikuntza (VBHC) sistema bat ezartzea. Osasun-sistemak lortzen ari garen osasun-emaitzak balioesteko ardura du, besteak beste, eta herritarrei ahalik eta balio handiena emateko hartu behar diren neurriak hartzeko betebeharra. Osasunaren arloko ekintza pertsonetan izaten ari den inpaktua ezagutu behar da, eta haiekin baieztatu espero ziren osasun-emaitzak lortu direla. Inpaktu hori ezagutzeko oinarria hau da: nazioarteko estandar abalatuak eta emaitza horiek zorroztasunez neurtzeko aukera ematen duen metodologia.

IQVIA

IQVIA (NYSE:IQV) osasun-sektorerako informazio-zerbitzuen, soluzio teknologikoen eta ikerketa klinikoaren maila globaleko hornitzaile lider bat da. IQVIA CORE™-k bultzatuta, IQVIAk informazio bakarra eta praktikoa eskaintzen du bere azterketa-gaitasunari, teknologia eraldatzeari eta esperientzia zabalari esker. IMS Health eta Quintiles enpresek bat eginda sortu zen IQVIA, eta 67.000 langile inguru ditu munduan.