Lehendakariak aitortu nahi izan du UNESCO Etxearen ereduzko eta borondatezko lana, gure gizartearen elkartasuna agerian uzten duena. Duela 31 urte Euskadin finkatutako erakunde horren etapa berriaren aurkezpenean izan da Iñigo Urkullu. Hemendik aurrera, UN Etxea izena hartuko du erakunde horrek.
Lehendakariak ziurtatu du UN Etxea funtsezko tresna izan dela Euskadik Nazio Batuekin dituen harremanetan; eta esan du, harreman horiei esker, Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritza Bilbon hartzeak GJHak mundu osoan bultzatzeko beste aukera bat dakarrela.
«2030 Agenda guztioi luzatutako proposamena da; eta, hemen, UN Etxearen laguntza dugu Euskadin konpromiso hori errealitate bihurtzeko eta, horrekin batera, beste lurralde batzuetan ere errealitate bihurtzen laguntzeko «, adierazi du.
Hitzaldian aipatu duenez, UN Etxea euskal gizartearen adierazpena da, izan ere, euskal gizarteak nazioarteko bokazioa du, baita kanpora irteteko eta apaltasunez agertzeko ilusioa ere.
Ikasteko eta gure lurraldera itzultzeko ere ateratzea. Itzuli elkarbizitzarako eta garapen jasangarrirako ereduak eraikitzeko gai izateko, inor atzean ez uzteko helburu partekatuarekin”- amaitu du
“Irten, baita ere, ikasteko eta gure lurraldera itzultzeko. Itzuli, elkarbizitzako eta garapen jasangarriko ereduak eraikitzeko gai izateko, inor atzean ez uzteko helburu partekatuarekin” esan du amaitzeko.