Eusko Jaurlaritzak 2.413.071 » gehitu dizkio arlo estrategikoetako ikerketa kolaboratiborako laguntza-programari, ELKARTEK izenekoari

0

Gobernu Kontseiluak onartu du 2.413.071,00 eurotan handitzea ELKARTEK programa, arlo estrategikoetan lankidetza-ikerketarako laguntzak emateko dena. Horrela,  aurten, laguntza horiek 44.413.071 eurokoak dira.

Laguntza horiek Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak sustatu eta bideratzen ditu, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ebazten ditu, bi fase desberdinetan urtarriletik aurrera. Bigarrena irailetik abian dago, eta horrela, aurrekontua handituta, proiektu gehiagotara iritsi ahal izango da. Aurten, proiektu horiek nabarmentzen dira Zientzia Teknologiako eta Berrikuntzakoo Euskal Sareko (ZTBES) eragileek lankidetzan egindako ikerketari emandako laguntzagatik, hurrengo hiru enpresa-eremu handitan:

    1. Elkarlaneko Funtsezko Ikerketa-proiektuak. ZTBESeko agenteek garatutako proiektu estrategiko eta berritzaileak dira, baliagarriak industria adimendun, energia eta osasun arloetako ezagutzak zabaltzeko.

 

    1. Industria-potentzial handiko Ikerketa-proiektuak. Funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo ikerketa industrialekoak dira, ZTBESeko enpresetako I+G unitateek zuzenduak, trakzio-indar handikoak eta ahalmen handia dutenak merkatura iristeko.

 

    1. Interes bereziko ekintza osagarriak. Eskaintza-eskariko bitartekaritza organismoek eta ZTBESeko zabalkunde organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak dira, besteak beste, hauek:

 

    • Prospekzio eta zaintza arloko azterlanak

 

    • I+G+B-ko proiektuetarako elkarlana eta aholkularitza bultzatzeko jarduera

 

    • Proiektuei lotutako I+G+B-ren kudeaketa eta transferentzia

 

    • Funtsezko ikerketaren eta ikerketa industrialaren arloko proiektuei loturiko nazioartekotze jarduerak