Ekonomia garatzeko europako Eurocities sarearen berrikuntzari, talentuari eta ekintzailetzari buruzko topaketa bat antolatu da Bilbon

0

Hiri laborategi, talentu eta N-helize berrikuntzari buruzko elkarrizketa ekitaldiaren egoitza izan da Bilbo, hau da, ekonomia garatzeko Eurocities sarea osatzen duten Europako udalerrien topaketa.

Hogei bat hiritako udal-ordezkariak bildu dira Bilbon, honako hauetatik etorriak, besteak beste: Braga, Espoo, Dortmund, Munich, Stavanger, Eindhoven, Hengelo, Enscheden eta Bartzelona. Topaketaren xede nagusia da ezagutza, ikaskuntza eta esperientzia partekatzea erraztea Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroko berrikuntza eta ekintzailetzako taldeko kide diren Europako hirien artean.


EUROCITIES, europako hiri handietako erkidegoa da

Hogeita zortzi herrialdetako berrehun hirik baino gehiagok osatzen dute sarea, eta, hortaz, ehun eta hogeita hamar milioi herritar baino gehiago ordezkatzen ditu. Bilboren kasuan, hogei urte baino gehiago daramatza Eurocities sareko kide izaten.

Eurocities sareko hiriek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko egiten dute lan. Herritarren ongizatean eragin zuzena duten ezagutza eta egiteko moduak partekatzen dituzte, hala nola klima-aldaketaren, energia-egokitzapenaren, mugikortasun jasangarriaren, hiri-zahartzearen, lankidetzaren edo migrazio eta integrazioaren alorrean.

Eurocities sareak, halaber, tokiko gobernuei laguntza ematen dio Europar Batasunak aldarrikatzen dituen politikak abian jartzeko eta batasunaren finantzaketarako aukerak lantzeko.

info+ HEMEN