Beatriz Artolazabal Sailburuak, Itxaropena-Arabako Ikusmen Urritasuna duten Pertsonen Elkartearen 40. urteurrenean

0
PRUEBA

Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Itxaropena-Arabako Ikusmen Urritasuna duten Pertsonen Elkartearen 40. urteurrenaren galan parte hartu du Pedro González de Viñasprek eta Isabel Benito erakundeko presidenteak aurkeztuta.

Beatriz Artolazabalek, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin, Emilio Sola Gizarte Politiketako Foru Diputatuarekin, Arantxa Ibáñez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariarekin batera, urtemugako bideoa ikusi du, umorezko tonuan grabatua, Pánico Escénico taldearen «Ver venir» antzerki-lanari buruz, eta Itxaropenak egiten dituen zerbitzu eta jardueren laburpena.

La Discapacidad Visual a través del arte” lehiaketaren sari-banaketak eta Handicap Taldearen kontzertu batek osatu dute Dendarabako ekitaldi-aretoan, euskal hiriburuaren erdigunean, egindako topaketa soziala