Dario Brizuela sakibaloi jokalari donostiarrari harrera

0

Donostiako Udalak harrera egin dio gaur arratsaldean Dario Brizuela saskibaloi jokalari donostiarrari. Brizuelak irailean Espainiako selekzioarekin Alemania, Italia, Georgia eta Txekiar Errepublikan jokatu zen Eurobaketan urrezko domina lortu zuen. Finalean Espainiako selekzioak Frantziari gailendu zitzaion.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu du eta honakoa esan dio: “Historia egin duzu Dario. Lehen aldiz maila absolutoan Eurobasket txapelketa irabazten duen lehen jokalari donostiarra zara”.

Horiek horrela, Goiak segidakoa gaineratu du: “Adingabea zinela utzi zenuen Donostia saskibaloi jokalari profesionala izateko, baina beti argi utzi duzu donostiarra zarela. Eskerrik asko hiria hain ondo ordezkatzegatik. Jarraitu hainbeste haur eta nerabe donostiarrentzako eredu izaten”

Brizuelak Udalaren oroigarria jaso du Donostiako alkatearen eskutik, baita udal korporazioaren ordezkarien txaloa ere.