Barakaldok abian jarri du Arrontegin, Etxatxu eta San Luis etxe-taldearen artean, irisgarritasuna hobetzen duen igogailua

0

Auzoko bigarren sarbide mekanikoa da, 20 metroko altuerako desnibela gainditzen duena. Datozen hilabeteetan hirugarren sarbide mekanikoa egiteko lanak hasiko dira auzoko bizilagunen eskaerei erantzunez Nafarroan arrapala mekaniko bat eraikiz. Igogailu panoramiko hau sortzeak 270.000 euroko inbertsioa eskatu dio Udalari.

Barakaldok sarbide mekaniko berria estreinatu du gaur Arrontegi auzoan. Etxatxu inguruko eta San Luis etxe-taldeko biztanleentzako  igogailu berria da, 20 metroko altuera gainditzen duena. Orain arte bi aldeen arteko lotura eskailera luze baten bidez egiten zen. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak adierazi duenez, «gaurtik askoz ere erosoagoa da auzotik igarotzea mugikortasun murriztua duten bizilagunentzat, adinekoentzat eta baita haurrak gurditxoan daramatzaten familientzat ere»; aurkezpenean alkatearekin Jon Andoni Uria egon da,  Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia.

Proiektu hau 2020an egitea aurreikusita zegoen, baina koronabirusaren etorrerak zenbait jarduera atzeratu behar izatea eragin zuen udal ekintza okerren pasatzen ari ziren familiei laguntzera bideratzeko. «Gure Udalaren finantza-osasun onak, gaur egun inoizko zorrik txikiena duenak, aukera eman digu azkenean obra hau bultzatzeko, Arrontegi auzoko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko» azpimarratu du Del Campok.

Etxatxu eta San Luis etxe-taldearen arteko irisgarritasun-arazo horri irtenbidea emateko 20 metroko desnibela gainditzen duen beirazko igogailu hau sortu da. Igogailuak 180º-ko sartzeko  eta irteteko ate bikoitza du eta eskaileren ondoan dagoen hormari atxiki zaio. Edukieraren neurriak 110 x 140 cm-koak dira, horrela irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia betez. Eremuaren segurtasuna hobetzeko lekuz aldatu da Etxatxu kalean dagoen zebrabidea, igogailuaren aurrean jarriz, eta, beraz, ingurune horren aldatu egin da urbanizazioa.

Proiektuak 270.000 euro inguruko udal-inbertsioa ekarri du. «Jarduketa honekin aurrera egiten jarraitzen dugu Arrontegi auzoa hobetzeko. Izan ere, bertan 2017an Arrontegi kaleko anbulatorioarekin lotzeko sarbide mekanikoak sortzeko auzotarren eskaerari erantzun zitzaion. Orain Etxatxuko irisgarritasuna hobetu da, bertan 250 etxebizitza baino gehiago daudelako, eta auzoko bizilagunen elkarteak Nafarroa kaleko irisgarritasuna hobetzeari buruz helarazi zizkigun azken eskaerei erantzunez datozen hilabeteetan eremu horretan arrapala mekaniko berri bat jartzeko lanak hasiko dira», adierazi du alkateak.

«Horrela Barakaldo berri honetan aurrera egiten jarraitzen dugu; hiri berri honetan  gure helburua, iraganean gertatzen zen bezala, lehen eta bigarren mailako auzoekin amaitzea da, auzoetara auzotarren bizi-kalitatea hobetuko duten zerbitzu eta ekipamendu berriak hurbilduz», amaitu du.