Eusko Jaurlaritzak sektore publikoaren zerbitzupeko langileen ordainsarien %1,5eko igoera gehigarria onartu du 2022rako

0
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzupeko langileen ordainsarien %1,5eko igoera gehigarria onartu du gaur, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gehikuntza hori, aurretik onartutako %2ko igoerarekin batera, %3,5eko igoera egiten du 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta. Prezioen igoerari aurre egiteko aplikatzen den neurria da.

 

Behin-behineko langileen ordainsariak %3,5 igoko dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, antzinatasunagatik legozkiekeen ordainsariei kalterik egin gabe. Bestalde, EAEko Administrazio Orokorreko, haren erakunde autonomoetako eta Osakidetzako lan kontratuko langileen ordainsariak ere ehuneko horretan igoko dira.