PRUEBA
Kultura sailburuorde Andoni Iturbe eta Jarduera Fisikoa eta Kirol zuzendari Gorka Iturriaga BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren aurkezpenean izan dira gaur Euskalduna Jauregian.
Jaialdia abenduaren 9tik 18ra bitartean egingo da eta guztira 59 filmek parte hartuko dute: nazioarteko 16 estreinaldi, Europa mailako estreinaldi bat, Espainia mailako 26 eta Euskadi mailako 7 estreinaldi. Sail Ofizialeko filmak 56 dira eta 14 sari ditu palmaresak. Aurten bi sari berezi banatuko dira: WOP Mendi Film Saria Eduardo Martínez de Pisón geografoari, eta IAMF sari nagusia Michael Dillon zinegileari.
Informazio gehiago hemen.