Hemen da Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoiaren seigarren edizioa

0

Aurten ere Kontadores Gazte Zentrora itzuli da Mikroantzerki Maratoia. Honekin, sei dira tokiko gazteek egiten duten formatu txikiko antzerkia bultzatu nahi duen ekimen honen edizioak. Parte hartzen duten gazteak motibatzea da helburua, haien kultur ekoizpenak sortu eta zabaltzeko prozesuan aurrera egin dezaten. Azaroaren 26an izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera.

Aktoreen eta ikusleen arteko elkarrekintza ahalbidetzen du maratoi honen formatu txikiak. Hala, antzezlan laburrak ekoiztea sustatzen du, giro hurbil, elkarrizketarako gertu eta familiar batean, ikuskizun handietan aurkitzea zailagoa dena.

Maratoian parte hartzeko deialdi irekira aurkeztu diren 14 antzezlanetatik, hiru aukeratu dira: La Pepa Producciones taldearen Cuarta dimensin ,amaHiru taldearen Gaizki eta En La Salsa Prods taldearen Hibernar. Euskaraz aurkeztuko dute horietako bat, eta, beste biak, gaztelaniaz.

Aurtengo epaimahaikideak Nerea Gorriti, Aintzane Crujeiras eta Asier Oruesagasti izan dira.

Mikroantzerkiko seigarren maratoi honetan, esperientzia paregabe, hurbil, desberdin eta dibertigarri bat biziko dute ikusleek. Nerea Arriola eta Intza Alkain aktore eta umoregileak izango direlarik topaketako gidari.

AUKERATUTAKO ANTZEZLANAK

Izenburua: Cuarta dimensin
Ordutegia: 18:15 / 19.00 / 19:45
Taldea: La Pepa Producciones
Egilea: Frantxa Arraiza Martnez
Antzezleak: Axel Arnal eta Frantxa Arraiza
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Laburpena: Tarot-eko talde-saio batean betiko auzoko bizilagun bat sartzen da. Bizilagunak, hasiera batean tarot-eko iragarlea nor den ezagutzera emateko sartzen denak, agerpen paranormal batzuk erakusten ditu, eta dena dimentsio kosmikoko korapiloa bihurtzen da.

Izenburua: Hibernar
Ordutegia: 18:30 / 19.15 / 20:00
Taldea: En La Salsa Prods
Egileak: Maddi Arzallus
Antzezleak: Jess Ziga eta Markel Sainz
Iraupena: 10 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Laburpena: Lo egitea eta koloretako pilulak. Hau antsietatea izatea da.

Izenburua: Gaizki
Ordutegia: 18:45 / 19.30 / 20:15
Taldea: amaHiru
Egileak: Iaki Cid
Antzezleak: Iigo Elosegui, Eneritz Sanchez eta Iaki Cid
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Laburpena: GAIZKI hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.

ARGIBIDE GEHIAGO:

Kontadores Gazte Zentroa
www.kontadores.eus
Pasai San Pedro hiribidea 13. Bidebieta. Donostia.
943 483 476 / kontadores@donostia.eus

2022/11/23-an argitaratua