Eusko Jaurlaritzak erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko Bartzelonako Adierazpena sinatu du

0

Eusko Jaurlaritzak Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu du. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratzeko formula berritzailea da, eta Euskadi erreferentzia da nazio mailan.

Etxebizitzako sailburuorde Pedro Jaureguik adierazpena sinatu du, eta berrikuntzak eta horrelako formulek duten garrantzia azpimarratu du, etxebizitza duina eta kalitatezkoa lortzeko erronkari aurre egin ahal izateko.