BIC Bizkaia Ezkerraldea: Casual Friday Meeting ekimena Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko

0
PRUEBA

BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat profesional bildu ditu, Ilgner eraikinean, Casual Friday Meeting ekimenaren edizio berrian parte hartzeko, eta Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerente Joseba Goikouriak ongietorria egin die bertaratutakoei, eta, horren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagaren hitzaldia izan da. Bertan, Euskadin barne-ekintzailetzarako dauden tresnak eman ditu ezagutzera.

Arrakastaren adibide gisa, Jorge Galánek (Eurotubos del Norteko gerentea) eta José Manuel Baraibarrek (Viuda de Sainz-en I+G+B arloko arduraduna eta zuzendari teknikoa) beren enpresen kasuak azaldu dituzte, eta, jarraian, mahai-inguru bat egin dute, Euskadiko barne-ekintzailetzari buruzko ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko.

Jardunaldiaren ondoren, bertaratutakoek aukera izan dute elkar hobeto ezagutzeko eta iritziak trukatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresen eta ekintzailetzaren ekosistema indartzeko asmoz, Barnekintzailetza babesteko Laguntza Ekimena burutuko du aurten ere SPRI Taldearen bitartez.

Funtsean, Barnekintzailetza honakoekin lotuta dago:

  • Produktu edo zerbitzu baten estrategian berrikuntza egitea
  • Negozio-unitate edo produktu-sorta berri baten kaleratzea
  • Produktu edo zerbitzuen kontzeptu edo atributu berrien garapena

Irakurri gehiago HEMEN