Lehiaren Euskal Agintaritzak bi enpresa zigortu ditu Bilboko Udalaren lizitazio publikoetan kolusiozko akordio batengatik

0
PRUEBA

Lehiaren Euskal Agintaritzak bi enpresa zigortu ditu Bilboko Udalaren lizitazio publikoetan kolusiozko akordio batengatik

Arau-haustea Udalaren kultur programaziorako publizitate eta komunikazioko elementuak diseinatu, egin eta banatzeko zerbitzua kontratatzean gertatu da, 2015 eta 2020 urteen artean.

Arau-haustea oso larritzat jo da, eta 11.503€ eta 25.896€-ko isunekin zigortu da.

 

2022ko azaroaren 30a

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) zehapen-ebazpena eman du eta Bilboko bi enpresari isuna jarri die. Arau-haustea oso larritzat tipifikatuta dago, eta Udaleko Kultura Arloko kultura-programaziorako publizitate eta komunikazioko elementuak diseinatu, egin eta banatzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazioetan, 2015eko lizitaziotik 2020kora bitartean, kolusiozko akordio batean du jatorria. Emociona Soluciones Creativas, S.L.L. eta Printhaus, S.L. enpresek 11.503,49 euroko eta 25.896,25 euroko isuna jaso dute, hurrenez hurren.

Orain, bi enpresek LEA/AVCren Ikerketa Zuzendaritzaren aurrean justifikatu beharko dute ezarritako isuna ordaindu dutela eta ebazpena osorik bete dutela, gauzatzen denetik hilabeteko epean.

Gainera, arau-hausleei compliance programa bana ezartzeko betebeharra ezarri zaie 2023ko ekainaren 30a baino lehen, eta programa bakoitzaren ale bana bidali beharko dute Ikerketa Zuzendaritzara. Enpresek, gertakariak aitortzeaz gain, izapideak hasi dituzte jarduera-protokolo bat ezartzeko, “beren baitan arau-hauste berriak prebenitzen laguntzeko programa horiek landuz”. Konpromiso horren ondorioz, komenigarria izan da espedientepeko enpresei kontratatzeko debekurik ez ezartzea.

Ebazpen osoa estela honetan (leiho berri batean irekitzen da) dago eskuragarri.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz

Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoa da, administrazio-izaerakoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia, eta bere jarduera independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gauzatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez, merkatuan lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea du helburu.