Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian

0
PRUEBA

Joan den ostiralean, arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzaren helikopteroak Mugarran mendian (Mañaria) erori eta lesioa izan zuen mendizale bat erreskatatu zuen.

Arratsaldeko hirurak inguru, herritar batek SOS Deiak 112 larrialdi-telefonora deitu, eta ohartarazi zuen mendizale batek istripua izan zuela Mugarra mendian (Mañarian). Itxuraz, erori, eta izandako lesioen ondorioz —zango batean, batik bat—, mendizaleak ezin zuen bere kabuz ibilbidearekin jarraitu.

Zauritua erreskatatzeko dispositiboaz arduratu zen Larrialdiei Aurre Egiteko teknikariak suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Ataleko agenteak mobilizatu zituen, baita mendiko konfigurazioa duen Ertzaintzaren helikoptero bat ere, besteak beste. Azkenik aireontziak 58 urteko mendizalea erreskatatu, eta Iurretako basera eraman zuen. Bertatik anbulantzian eraman zuten Galdakaoko ospitalera.