Onartu dira Euskadiko udaletako kontsumo-bulegoentzako laguntzak, 2023rako, 1,15 milioi eurokoak

0
PRUEBA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Turismo, Komezio eta Kontsumo Sailak eta Kontsumobidek eskatuta, udaletako kontsumo-bulegoentzako laguntzen partida onartu du, aurten % 8,5 handituta; beraz, 2023-2024 deialdian emango den zenbatekoa 1,15 milioi eurokoa izango da. Iaz, 1,06 milioikoa izan zen. Igoera 90.000 eurokoa da guztira.

Aurrekontua handitzen den elkarren segidako bigarren deialdia da. Igoera hori gertatzen da KIUBek Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu Berriaren onarpenarekin erlaizatu beharko dituzten araudi-berrikuntzetara egokitzeko eta herritarren prestakuntza-, informazio- eta arreta-lanari laguntzen jarraitzeko. Atal hauetan ematen diren dirulaguntzak: erreklamazioei erantzutea, inbertsioak eta ikuskapen-lanak.

2022an, KIUBen kopurua mantendu egin da, eta, guztira, 62 bulego izan dira Euskadin kontsumitzaileei arreta emateko.