Nafarroako Gobernuak bat egin du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

0
PRUEBA

Boluntarioak eskulanei buruzko tailer batean, GKE baterako diseinu grafikoa, ADACENen jardueretarako laguntza, Lizarran ibilbide osasungarriak dinamizatzea, nazioarteko lankidetza, basoberritzea Cascanten… Nafarroan urtero 2.478 pertsonek parte hartzen duten ekintzetako batzuk dira, eta une honetan Nafarroa + Boluntarioa Plataformaren bidez eskura daitezke.

Zehazki, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilari Javier Remirez zein Lurralde Politikako Ministro Isabel Rodriguez zuzendari dituen Estatuko Administrazio Orokorreko – Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordeak edo Aldebiko Batzordeak akordio bat izenpetu dute zeinekin “ebatzi diren aipatutako desadostasunak, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurrien gaineko abenduaren 28ko 19/2022 Foru Legearen harira planteatutako 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuen garapenerako neurrien uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekiko planteatutako eztabaida amaitutzat emanez.

Oroituko dugunez, joan den urriaren 7an, Espainiako Gobernuaren eskaerari jarraituz, Lankidetza Batzordeak negoziazioak jarri zituen martxan, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak betetzeko neurrien uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 4 eta 6 artikuluen hala nola bosgarren xedapen gehigarriaren harira adierazitako desadostasunak ebazteko.

Remirez lehendakariordeak balorazio positiboa egin du akordioa “Foru Komunitatearen interesetarako erabat asebetegarria izan baita, funtzio publikoaren arloko auto-gobernua hala nola segurtasun juridikoaren ikuspegia kontuan hartuta, izan ere, Administrazio Publikoan 7.000 plazatik gora eragiten dituen enplegu publikoaren plazetan egonkortze prozesuak nahiz Nafarroako toki entitateetako plazekin lotura dutenak normaltasunez garatzea ahalbidetuko du. Akordioak, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen xedapena bere osotasunean garatzea ahalbidetzen du, Parlamentuan onartu zen bezala.”.

Remirezek nabarmendu du “Maria Chivite Lehendakari duen Nafarroaren Gobernuko auto-gobernuaren defentsa adimentsuaren estrategia zeinekin Estatuarekiko solasaldia lehenesten den gure konpetentzia-esparruaren defentsa irmoarekin batera”. Remirezek, amaitzeko, esker ona azaldu dio “Espainiako Gobernuari, Konstituzioaren babesarekin, legealdi honetan Nafarroaren auto-gobernuarekiko sentibera azaldu izan den Estatuko Gobernuarekin legealdi honetan akordioak ahalbidetu dizkigun solasaldia ere lehenetsi izateagatik”.

12 akordio legealdi honetako Lankidetza Batzordean

Azken akordio honekin, legealdia honetan zehar, Nafarroak hala nola Estatuak osoko 12 akordio hitzartu ditu, eta horrek beste hainbat balizko errekurtso ekidin ditu Estatuaren aldetik Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, modu horretan Foru Komunitatearen auto-gobernua babestuz.

Azken biak lotuta daude, batetik, apirilaren 13ko 1/2022 Foru-Legearen Dekretuarekin, zeinen bidez Nafarroako Foru Komunitatean presazko neurriak hartzen diren joan den arazoaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emandako Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak eta sozialak estaltzeko eta, bestetik, Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak arautzen dituen arauarekin, zein astelehen honetan iragarri den.

Estatuko Administrazio Orokorreko – Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordea edo Aldebiko Batzordea, estatu araudian, Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagozkien konpetentzia-esparruetan sortzen diren desadostasunak planteatzeaz eta, bere kasuan, ebazteaz arduratzen den aldebiko organoa da.

Ordezkari kopuru berdinarekin osatuta dago, hiru zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak izendatuekin, zeinek adostasun batera iristekotan aurretiaz euren talde teknikora eta juridikora jotzen duten. Nafarroako ordezkaritzaren harira, legealdi honetan Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari den Javier Remirez; bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari den Jose Maria Aierdi; eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia den Joseba Asiain dira bere ordezkariak.