Bizkaiak ehun argitalpen baino gehiago eramango ditu Durangoko Azokara

0
PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak ehun argitalpen baino gehiago jarriko ditu guztira Durangoko Azokan. Foru-erakundeak, alde batetik, Aldundiak editatu eta argitaraturiko argitalpen propioak jarriko ditu, eta beste alde batetik, Bizkaiko museoek egindako argitalpenak ere jarriko ditu.

Aldundiaren argitalpenak kirolari, ikus-entzunezko arteei, naturari, mitologiari, mendiari, lanbide zaharrei buruzkoak dira, eta horietan Bizkaiaren historia deskribatzen da, lurraldeko udalerrietako hormetan itsatsitako kartelen ikuspegitatik. Argitalpenen artean, Durangoko Azokaren 57. edizioan aurkeztuko diren 8 nobedadeak nabarmentzen dira.

Argitalpenik berrienetako batzuk areto nagusian (Talaia gunea) aurkeztuko dira. Abenduaren 8an, 11:00etan, Asier Martínez de la Perak eta Aritz Arrizabalagak ‘Pilotaren taupadak’ aurkeztuko dute. Abenduaren 10ean, 16:30ean, Kike Infamek eta Alex Oviedo Gonzálezek ‘Hormetan: Kartelak Bizkaian’ liburua aurkeztuko dute. Abenduaren 11n, 12:00etan, Jesús Mari Arruabarrenak ‘Lege zaharrean: Lanbideak galzorian’ liburua aurkeztuko du. Era berean, abenduaren 11n, 16:00etan, Javier Sánchez-Beaskoetxea Gómezek ‘Gorbeiako istorioen bila: Gure mendi magikoko hamalau igoera’ liburuaren inguruan hitz egingo du.  Aurkezpena amaitzean, egileak liburuak sinatzen egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiaren standean: Barrenkale 023, 024, 025.

Foru-erakundeak editatu eta argitaratu dituen argitalpen berriak honako hauek dira: ‘SuperZirgariak’, ‘Pilotaren taupadak’, ‘Ertibil Bizkaia 2022: Ikus-arteen erakusketa ibiltaria», ‘Mendietako ipuina’, ‘Bizkaiko museoak pilulatxoetan’, ‘Kartelak Bizkaian’, ‘Lege zaharrean: Lanbideak galzorian’, ‘Gorbeiako istorioen bila: Gure mendi magikoko hamalau igoera’. Argitalpen horiek guztiak salgai egongo dira foru-erakundearen standean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren argitalpenen webgunean: www.bizkaia.eus/argitalpenak.

Bizkaiko museoak

Bizkaiko foru-museoen sarea kudeatzen duen erakundearen standetan (030 eta 031 postuetan) Bizkaiaren historiaren askotariko alderdiak azaltzen dituzten 59 liburu eskainiko dira guztira, lurraldeko museoek argitaratuak.

Argitalpenetan artisten ibilbideak (hala nola Antonio Truebarena, José Arruerena, Eulalia Abaitua argazkilariarena, Ibarrola itsasadarrean erakusketa edo Dolores Ibarruri bezalako pertsonaia historikoen biografiak) zein askotariko beste gai batzuk jasotzen dira (hala nola arkeologia, arkitektura, Bizkaiko burdinolen historia, zirkulu itxurako mendi-lurren berezitasunak, eskultura, Hemingwayren lotura Euskal Herriarekin, gerra zibila edo itsasoa Akurio eta Elkanorekin eta gure itsasoko arbasoen bizitzak). Era berean, ez dira faltako medikuntzarekin loturiko argitalpenak, hala nola Espainiako gripearen edo tuberkulosiaren ingurukoak. Edizio honetan, 15 dira Bizkaiko museoek aurkezturiko berrikuntzak: Dima Auzoa bizitza; Etnokaierak; 11. Arkeologia-koadernoa. Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak; Gonzalo Chillida; Víctor Erice. Harria eta zerua. Jorge Oteiza, oroipen bat; Memorias del Arte por Javier Viar; Lantegietako emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika; Muskizko San Julian elizan grabatutako itsasontziak; Mairin Mitchell. Euskaldunen kronista irlandarra; El intruso. Lectura fácil; Monetizando el valor social en la economía naranja; Monumento X. Juan Pablo Orduñez. Mawatres; Hermes 71. Análisis del rol de la mujer; Hermes 72. La Transformación de la educación vasca; Mujeres en retaguardia: pesca industrial en Pasaia. Recreación de vivencias e imaginarios 1926-1980.

Aldundiaren publikazioak

  • SuperZirgariak

Itziar Minguezek idatzitako eta Gastónek ilustratutako haur eta gazte literatura. Euskara, gaztelania eta inglesa.

  • Pilotaren taupadak

Liburua esku pilotari omenaldia da, irakurlea partidu batean murgiltzen duena. Liburu honek irribarre txiki bat eragingo dio pilota bizi duenari, baina jakin-mina ere piztuko du bere kirolaren barrenak ezagutzen ez dituenarengan. Liburuak, esku pilotaren esentzia islatzen du ikuspuntu poetiko batetik. Testua Aritz Arrizabalagak idatzi du eta irudien egitea Asier Martinez de la Pera da.

  • Ertibil Bizkaia 2022: ikus-arteen erakusketa ibiltaria

Traveling Visual Arts Exhibition Ikus-arteen erakusketa ibiltariaren katalogoa, Miriam Alzuri Milanések idatzitako XL Edizioa.

  • Mendietako ipuina

Natura eta mitologiaren omenezko Daniel Tamayok ilustratutako ipuina, Seve Callejaren testuarekin.

  • Bizkaiko museoak pilulatxoetan

Esmeralda Hernandok idatzi duen liburu honek modu erraz eta atseginean deskribatutako Bizkaiko hogeita hamabost museo aurkezten ditu. Era berean, horietako bakoitzetik bi objektu adierazgarri hautatu dira, bisitatzeko interesa piztu nahi dutenak. Irudiak Andoni Renteriarenak dira.

  • Hormetan: kartelak Bizkaian

Kartelak gure oroimenaren eta bizitzaren parte dira. Denboran zehar, kartel horiek aldatuz joan dira, garai bakoitzeko errealitatera egokitzeko, eta inguruan gertatzen denaren lekuko bihurtu dira, gehienetan mutu. Gure herri eta hirietako hormetan idatzitako Bizkaiko historia da. Kike Infamek eta Alex Oviedok egindako liburua da.

  • Lege zaharrean: lanbideak galzorian

Jesús Mari Arruabarrenak egindako liburu honek 26 lanbideren berri ematen du. Baserriko lanbideak, basokoak, tailerrekoak, hirikoak eta itsasokoak ageri dira liburuan, argazkien eta fitxa argigarrien bidez azalduta. Irakurleak honako lanbide hauek aurkituko ditu besteak beste: karegintza, arotzeria, uztarrigintza, zahatogintza, denda tradizionalak, larrugintza, alga-bilketa eta ontzigintza.

  • Gorbeiako istorioen bila: gure mendi magikoko hamalau igoera

Javier Sánchez-Beaskoetxearen liburu honetan aurkezten diren hamalau ibilbideekin menhirrak, ur-jauzi ezkutuak, leizeak, gailur ahaztuak eta baso sorginduak bisitatuko ditugu. Gorbeiak ezkutatzen dituen istorio horiek ezagutuko ditugu.