Hondarribiko Euskal Liburu eta Diska Azoka ostegunetik iganderarte Arrantzale Auzoan

0
PRUEBA

Bihartik hasi eta iganderarte, Hondarribiko 28. Euskal Liburu eta Diska Azoka zabalik egongo da Arrantzale Auzoan. Hondarribiko Udalak antolatuta, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak laguntzen du ekimena.

Aurkezpen ekitaldia Udaletxean bertan egin da gaur goizean, Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Asier Muniategi, Batzordeko azoken kanpainaren koordinatzailea, eta Patri Urkizu idazlea izan dira, ‘Hondarribia’ saria jaso duena.

“Azken bi urte hauetako garai arraroak pasa dira, eta bueltan dugu berriro lehen egiten genuen moduan, Hondarribiko Euskal Liburu eta Diska Azoka” esan du Juan Luis Silanes zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiet hau posible egiten duten guztiei, eta gonbitea luzatu herritarrei bertan eta euskal kultura kontsumitu dezaten”.

Gaurko ekitaldian Patri Urkizu idazlea saritu bizitza osoan euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lan bikainagatik. Hori dela eta, Erreginaren Baluarte bat oparitu diogu” zehaztu du Silanes zinegotziak.

“Aurten Durangoko Azokarekin batera egingo da” gehitu du Asier Muniategik. “Euskal kulturan erreferente diren lan guztiak hemen izango ditugu, eta gainera %10eko beherapenarekin. Aukera ona hondarribiar eta hurbiltzen diren guztientzat.

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etik 20:30era, eta aukera haundia aurki daiteke euskal literatura eta diskagintzan. Azokan aurki daitezken autore batzuk hauek dira: Karmele Jaio, Jon Gerediaga, Iban Zaldua, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Fermin Etxegoien, Joanmari Irigoien, Juan Luis Landa, Jon Arretxe, Toti Martinez de Lezea… Diskei dagokienez, hor egongo dira Huntza, Zea Mays, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika….”.