EAJ-PNVk ez die zuzenketarik aurkeztu Estatuko Aurrekontu Orokorrei Senatuan, Kongresuko tramitean itxitako akordioarekin gustura

0
PRUEBA

Euskal Talde Parlamentarioak ez die zuzenketarik aurkeztu Senatuan 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei, Kongresuko izapidean itxitako akordioarekin gustura. Hala, gogoratu behar da 80 milioi euro inguruko inbertsioak hitzartu zirela Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, Espainiako Gobernuarekiko konfiantza-giroa berreskuratu zela, egiteke zeuden akordioen betetze-maila nabarmen hobetzea lortu zelako, trenbideak Euskadira transferitzeko negoziazioan aurrera egin zelako, eta Kupoaren bost urteko legea indarrean dagoen parametro berberetan berritzea hitzartu zelako, zeina Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi baitzuen.

Kongresuaren izapidean, Euskal Talde Parlamentarioak 51 zuzenketa sartu zituen Estatuko Aurrekontu Orokorretan, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari 80 milioi euroko ekarpena eginez. Lortutako funtsak hazkunde ekonomikoa bultzatzeko, herritarren egunerokotasunerako giltzarriak diren azpiegiturak hobetzeko, kultura-proiektuak garatzeko eta giza eskubideen defentsa babesteko erabiltzen dira. 25M€ nabarmentzen dira Guggenheim Urdaibai garatzeko, honenbestez PGEetan 40M€-ko guztizko zenbatekoa lortuko da, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak hitz eman zuen bezala; 10M€ Loiolako HUArako, Gipuzkoako biztanleriaren erdia baino gehiagoko uren saneamendurako araztegirako, edo 9M€ Arabako Zadorra ibaiaren inguruko hainbat jardueratarako. Bestalde, Euskal Taldeak beste hiru zuzenketa gehiago ere sartzea lortu zuen, horietako bat 7 milioi eurokoa Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako, Tindufen.