Euskal biztanleek gizarte-desberdintasunekin eta arazo ekonomikoekin lotzen dituzte bizikidetza-arazoak

0
PRUEBA

Gaur egun Euskadin gertatzen diren elkarbizitza-arazo nagusiez galdetzean, euskal biztanleek gizarte-desberdintasunekin eta arazo ekonomikoekin lotzen dituzte nagusiki (% 36k bi arazo nagusien artean aipatzen dituzte horiek), Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitara eman duen azterlanaren arabera. Horien atzetik daude arrazismoa, etorkinen integraziorik eza eta kultura-desberdintasunak (% 20), delinkuentzia, bandalismoa, kaleko borrokak eta, oro har, indarkeria (% 16) eta errespeturik eza, intolerantzia, komunikaziorik eza, indibidualismoa eta abar (% 15).

Azterlana urriko azken egunetan egin zen, euskal gizarteak aniztasunari eta bizikidetzari buruz dituen pertzepzioak eta jarrerak ezagutzeko. Hain zuzen ere, lanak erakusten du EAEko biztanleen eta atzerritarren arteko bizikidetza hobetu egin dela azken urteotan.

Euskadin zabalduagotzat jotzen diren diskriminazio-motak jatorri etnikoagatik edo etorkina izateagatik (% 52 oso edo nahiko hedatua) eta larruazalaren koloreagatik (% 38) dira. 18 eta 29 urte bitarteko gazteak dira bi diskriminazio-arrazoi horiek hedatuen ikusten dituztenak.

Era berean, Euskadin sarrien gertatzen diren indarkeria-motak honako hauek dira: hitzezko indarkeria edo jazarpena sare sozialetan (% 70 oso edo nahiko maiz gertatzen da), bullyinga edo haur edo nerabeen arteko indarkeria (% 69) eta genero-indarkeria (% 64).

Sare sozialei dagokienez, inkestatutako 10 pertsonatik ia 6k (% 58) uste dute horiek gizarte-bizikidetza okertzen laguntzen dutela. Soilik % 18k uste dute bizikidetza hobetzen dutela.

Informazio gehiago