400 Ordu film laburrak irabazi du Unikoak lehiaketa

0

400 Ordu film laburrak irabazi du Unikoak Lehiaketaren 600 euroko saria. Film honek, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleek euskaraz ikasteko eta azterketak egiteko dituzten arazoak kontatzen ditu. Urtero ikasle hauek 400 ordu pasatzen dituzte autobusean euskaraz ikasi ahal izateko Bayona eta Lapuebla de Labarcako institutuetara joateko.

Partaide asko egon dira txapelketan, taldeka, binaka edo bakarka egindako filmak aurkeztu dira: Izengo ginena (Jon Arruti eta Galder  Aretxaga), Azken partida (Oier Bravo), Sustraiak (Alba Romera eta Rony  Devoz), 400 Ordu (Aimar Lopez, Naroa Uribarri, Urko Seijo eta Oibar Rodriguez), Itaca (Ander Ubarrechena).

EHUKulturak erronka berria prestatu du aurten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzat, film laburren lehiaketa. Arau batzuk bete behar izan dira parte hartu ahal izateko: originaltasuna, alderdi tekniko zaindua izate eta euskara eta euskal kulturaren aldeko mezua erakustea.

Beste aldetik, bazeuden bete beharreko baldintza batzuk ere bai: egile guztiak UPV/EHUko ikasleak izatea,  2021/22 ikasturtean matrikulatuak izatea eta  iraupena 15 minutu izatea gehienez.