Portuko Udal Kontseiluak sortzea

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak bilera deitu du gaur goizean portuak dauzkaten Euskadiko 15 udalekin. Topaketaren helburua Portuko Udal Kontseiluak sortzeko Dekretua izapidetzen hastea izan da.

Plentzia, Bermeo, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Orio, Hondarribia, Ea, Mundaka, Lemoiz eta Donostiako udaletako ordezkariei jakinarazi zaie kontseilu horiek sortzeko araugintza-ekimena. Helburua da berariazko organo bat eratzea, udalerri bakoitzeko portu-sektoreko eragile nagusiei beren intereseko gaiak jakinarazteko eta haiekin aztertu eta eztabaidatzeko.