2021ean Euskadin bizi ziren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 14,5 etorkinak ziren

0
PRUEBA

Abenduaren 18an Migranteen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin bizi diren gazte etorkinen kopuruari buruzko datu batzuk aurkezten ditu.

2021ean, 15 eta 29 urte bitarteko 44.327 etorkin zeuden Euskadin, hau da, gure autonomia erkidegoko gazte guztien % 14,5.

Gizon eta emakume gazte etorkinen kopurua oso antzekoa zen: 22.650 gizon eta 21.677 emakume. Adinak gora egin ahala, Euskadin bizi diren etorkin gazteen kopuruak ere gora egiten du: 15 eta 19 urte bitarteko 9.040 gazte etorkin zeuden, 20 eta 24 urte bitarteko 14.601 gazte eta 25 eta 29 urte bitarteko 20.686 gazte.

Bestalde, lurralde historikoen araberako banaketa proportzionala zen haietako bakoitzean zegoen gazte kopuruaren arabera; Araban 7.116 gazte etorkin zeuden, hau da, Arabako gazteen % 15,9; Bizkaian, atzerriko 22.555 gazte zeuden, Bizkaiko gazteen % 14,5, eta Gipuzkoan, berriz, 14.656 gazte etorkin, lurralde historiko horretako gazteen % 14,0.

Euskadi bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazte etorkinen banaketa, sexuaren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera (datu absolutuak)