San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketa

0
binary comment
PRUEBA

San Sebastian egunean Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dira 50 donostiarrek (25 egun bakoitzeko eta bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du) banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko.

50 donostiar horiek – hain zuzen ere, bi ekitaldi horiek beste lagun batekin bertatik ikusteko aukera izango duten donostiar horiek – zozketa publiko baten bidez erabakiko dira. Eta zozketa urtarrilaren 11an, asteazkenean, 18:00etan, udaletxeko Udalbatza aretoan egingo da. Honetan parte hartzeko izen-emate epea abenduaren 19an, astelehenean, hasiko da. Horretarako, interesa duten donostiarrek izena eman ahalko dute Udalinfon (bai bulegoetan, bai 010 telefono zenbakian) eta Donostiako Udalaren web atarian (www.donostia.eus) urtarrilaren 5era arte.

Zozketarako baldintzak

Zozketan parte hartzeko baldintzak segidakoak dira: adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Gainera, sarituek ezingo dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu, baizik eta, zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute – bakoitzak 16 urte baino gehiagoko lagun bat gonbidatu ahal izango du – eta gainerakoek banderaren jaitsiera.

Zozketan sarituak suertatzen direnek urtarrilaren 16tik aurrera jasoko dituzte gonbidapenak Easo kaleko Udalinforen bulegoan. Eta gonbidapena jasotzeko NAN-a eskatuko da.

Haur danborrada

Era berean, 18 donostiarrek – 36 guztira, izan ere, bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du eta kasu honetan ez dago gutxieneko adinik – urtarrilaren 20ko haur danborrada udaletxearen balkoitik ikusi ahal izango dute. Baldintzak (adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea) eta zozketan parte hartzeko izena emateko epea (abenduaren 19tik urtarrilaren 5era) banderaren igoera eta jaitsiera ekitaldietarako berdinak dira (www.donostia.eus), eta zozketa ere egun berean egingo da (urtarrilaren 11n Udalbatza aretoan).