Javier Hurtado sailburuak 33,9 milioi euroko zuzkidura duten Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planaren proiektuak aurkeztu ditu

0
PRUEBA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Turismoko bigarren Lurralde Planean onartutako proiektuak aurkeztu ditu Donostian. Bilera horretan, Helmugako Jasangarritasun Turistikoko 10 Planak eta Enogastronomiako Turismo Plan Nazionala osatzen duten bi proiektuak garatuko dituzten toki-erakundeek parte hartu dute. Ezohiko bigarren deialdi honetara 17 PSTD aurkeztu dira Euskadin, beste horrenbeste toki-erakunderi dagozkienak. Laguntza-lerro honetan 10 proiektu hautatu dira, 26.270.000 euroko inbertsioa jasoko dutenak.

2 foru-aldundik, 4 udalek eta 4 udalerri-mankomunitatek egindako proiektuak dira. 3 hiri-helmuga, natura-gune 1, berezko nortasuna duten 4 landa-helmuga eta kostaldeko 2 landa-helmuga turistiko dira.

Enogastronomia Planak 51,4 milioi euro izango ditu, eta horietatik 7,6 milioi Euskadiko 2 proiektuetara bideratuko dira.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren ustez, plan horiek turismo-sektorearen lehiakortasunari eta profesionaltasunari esker iritsi dira Euskadira. Euskadik 33,9 milioi euro jasoko ditu guztira Planaren bigarren deialdi honetarako. Deialdia Ministerioarekin eta inplikatutako erakundeekin, aldundiekin, udalekin eta eskualdeekin batera landu da. Bere helburua anbizio handikoa da, helmugen modernizazioan efektu eraldatzailea bilatzen duelako, lurralde-kohesioa eta garapen turistiko orekatua indartuz, aurten Euskadik turismoaren eremuan duen indarguneetako bat azpimarratzeko berezitasunarekin: nazioartean aintzatetsitako gure gastronomia.

Lurralde Plan hau Espainiako Gobernuaren Jasangarritasun Turistikoaren Estrategiaren parte da, eta 615 milioi euro bideratuko ditu Next Generation EU berreskurapen-funtsetatik. Euskadik 67 milioi jasoko ditu 3 deialditan 2023ra arte; 2021eko lehen deialdian 24 milioi jarri ziren.

Sektore turistikoaren modernizazio- eta lehiakortasun-planean edo Espainiako Gobernuaren Berreskuratze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-planaren 14. osagaian sartutako inbertsiorik garrantzitsuena da, eta 3.400 milioi euroko zuzkidura du sektore turistikoari zuzendutako zuzeneko eta berariazko inbertsioetarako.

Euskadirako Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Planak ondorio eraldatzailea lortu nahi du helmugen modernizazioan, lurralde-kohesioa eta turismo-garapen orekatua indartuz, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren babespean.

Aukeratutako destinoak, proiektuaren egokitasuna barematzeko irizpideari dagokionez, honako hauek dira: Vitoria-Gasteiz, Santurtzi, Barakaldo, Geoparque de la Costa Vasca, Tolosaldea, Uribe, Valdegovía-Añana, Ordizia eta bide berdeekin eta meatze-paisaiekin lotutako 2 proiektu, bat Arabakoa eta bestea Gipuzkoakoa. Arabako Errioxako eta Donostiako proiektuak Enogastronomiako Turismo Plan Nazionalaren esparruan hautatutakoak dira.