Mideos Smart Medical Machining orain del lau urte sortutako enpresa bizkaitarra da, eta osasun-merkatuan hedatuen dauden inplante-sistemekin bateragarriak diren osagarriak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dago. Beste enpresengandik bereizten duten ezaugarriak hauek dira: ingeniaritza-gaitasun handi bat, erantzuteko arintasuna eta produktu bakoitzaren diseinua egiteko erakusten duen malgutasuna eta hobekuntza.
“Gure helburua sektore medikoko profesionalak hornitzen dituzten enpresei zerbitzua ematea da, batez ere, hortzen eta COT- Kirurgia Ortopedia eta Trauma- sektoreak. Bezero bakoitzari zuzendutako abangoardiako soluzioak eskaintzen ditugu”, azpimarratzen dute enpresako arduradunek bere web orrian.
Enpresak lau ardatz nabarmenetan oinarritzen du bere enpresa-estrategia. Horrela, argi eta garbi egiten du apustu bezeroekin lankidetza estua izateko, entzute aktiboaren, irisgarritasunaren eta gardentasunaren bidez. Bezeroek behar dutena hautematen dutenean, ingeniaritzan duten gaitasun handia aplikatzen dute, bai eta teknologian eta ikerketan duten abangoardiako jarduera ere. “Horrek kalitate eta funtzionaltasun estandar hobeak bermatzen dizkigu. Gure ikerketa-gaitasunari talde gazte bat gehitzen dugu, etengabe ikasten ari dena, erronka berrietarako gogo handiarekin”, diote talde sustatzailetik.
Bere zerbitzuak jasotzen dituzten sektoreei dagokienez, konpainiak osasun-sektoreko profesionalei protesiak eta inplanteak bezalako produktuak hornitzen dizkieten enpresak aipatzen ditu. “Produktu propioa duten eta fabrikaziorik ez duten enpresetara jotzen dugu, baita fabrikazio-bolumen handia eta bestelako contract manufacturer duten enpresetara ere”, azaltzen dute. Ildo horretan, ere aipatzen dute bere erronka nagusietako bat “merkatuko produktu berriekin egunean egotea eta gure bezeroen beharretara egokitzea” dela.
Nazioarteko ‘player’ batekin lankidetzan egindako proiektu berritzaile bat du arrakasta-kasu Mideosek. Hortz-sektorerako prototipo-katalogo bat garatzea izan zen ekimena, “kalitate eta doitasun estandar altuak eskainiz”, nabarmentzen dute enpresatik. “Fidagarritasuna bermatu genion gure fabrikazio-prozesuei esker, azken belaunaldiko suitzar makinekin batera”.
Etorkizun hurbilari begira, Mideoseko arduradunen helburua “gure eremu geografikoan erreferente bihurtzea” dela diote eta horrekin batera, “bezeroarekin lankidetzan aritzea diseinua hobetzen, azkar erantzun, eta prozesu osoan guere gardentasuna eskaintzea”, adierazten dute enpresatik.
+info: mideosmedical.com