Munoa finkako kotxetegiaren eraikin osoa birgaituko du Barakaldok eta informazio puntu bat ere jarriko du beste zerbitzu batzuekin batera

0
PRUEBA

Munoa finkako kotxetegiaren eraikina birgaituko du Barakaldok. Gaur goizean eman du berria Amaia del Campo alkateak, gogoratuz, joan den ostiralean eman zela ezagutzera Donostian Euskadiko Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Plan berria, eta Udalak aurkeztutako proiektuak 2,2 milioi euroko dirulaguntza jaso duela.  Munoa kaleko parkerako sarreraren aldamenean dagoen kotxetegiaren eraikin osoa birgaitzea da proiekturik garrantzitsuena, baina, hala ere, beste jarduketa batzuk ere egingo dira, hala nola, Nerbioi ibiaiaren ingurunearen paisaia lehengoratzea, Barakaldoko Industria Ondarearen Ibilbide turistikoa hobetzea edo Munoa finkaren eta Orconeraren eraikinaren eremuko hiri-ingurunea hobetzea. «Aukera oparoa izan zen industria  iraganean gure lurralderako, eta orain, ondare ukigarria eta ukiezina aukera bihurtu da berriro ere Barakaldo une hauetan goraldian dagoen industria-turismoaren mapan kokatzeko», adierazi du Del Campok.

Munoa finka eta haren 60.000 metro koadroak eta palazioa, berreskuratu zirenetik, hiriaren erreferentzia zentro bihur zedin lan egin du Amaia del Camporen taldeak. «Lehenik, gure auzotarren erreferentzia izan dadin, urte luzetan egon baita harri-bitxi hau Echevarrieta familiaren jabetza babesten zuten murruen atzean gorderik. Zabaldu ditugun bideei esker, parkea iriste-errazagoa da; hobeto argiztatuta dago, jesarleku gehiago dauzka atseden hartzeko. Bizia eta kultura ekarri ditugu Gurutzeta, Llano eta Burtzeñako auzoen artean dagoen eremu hain berezi honetara. Ahalegin handia egin dugu eremu horretako ondare balioa babestu eta agerrarazteko, eta ez hemen, Barakaldon, bakarrik, baizik eta lurralde osoan ere, gure ondare industrialaren ibilbidearen (itsasadarra, zama-tokiak, teknikaren museoa eta Lutxanan daukan erakusketa iraunkorra, e.a.) ardatz estrategiko modura», gogoratu du alkateak. Alde horretatik, finka eta Munoa palazioa Euskadiko Monumentu Multzoaren barruan daude 2017tik, Eusko Jaurlaritzak Kultura-ondasun gisa katalogatuta.

OSORIK BIRGAITUA INDUSTRIA-TURISMOAREN SARBIDE IZATEKO
«Beste urrats bat egin nahi genuen, eta horrek, ezinbestean eraman gaitu kotxetegiaren eraikina birgaitzera, jendeari ateak zabaldu ahal izateko. Horrela, bada, espazio hori berreskuratzeko gure proiektua aurkeztu genion Eusko Jaurlaritzari, Next Generation funtsen laguntzetako bat eskuratu ahal izateko», iragarri du Del Campok. Zehazki, eraikina birgaitzea proposatu dugu, jendeari hainbat zerbitzu emanez zabaltzeko, horien artean, informazio puntu bat, «ezinbestekoa dela uste baitugu, hirira datozenei – parkea bisitatzean –  laguntza emateko, horren harro gauzkan aztarna industrialak erakutsiz», azpimarratu du.

«Erreferentzia gune izatea nahi dugu, eskualdeko turismo industrialaren sarbide. Herritarren zerbitzura dagoen gune bat. Eta horregatik aztertuko dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, espazioari eman diezazkiokegun gainerako erabilera guztiak: interpretazio zentro, gune balio anizdun, etab.», ezagutarazi du.

Barakaldori eman dizkioten 2,2 milioiko dirulaguntzari esker ekintzok egin ahal izango dira: eraikina modu jasangarrian birgaitzea, energia-eraginkortasuneko sistemaz eta energia berriztagarriz hornitzea, espazioari beharrezko azpiegitura digitala  eta ekipamendu egokia ematea kotxetegietan kokatuko den informazio-puntua sortzeko.

Horrez gainera, Nerbioi ibaiaren ingurunearen paisaia lehengoratzeko inbertsioak egiteko aukera ere emango du, bai eta Barakaldoko Industria Ondarearen Ibilbidea hobetzea oinez errazago egiteko (198.000 euro), edota Munoa finkaren eta Orconera eraikinaren eremuko ingurunea hobetzeko ere (400.000 euro).

BESTE ERAKUNDE BATZUEKIKO LANKIDETZA BIZITZA KALITATEA HOBETZEKO
«Barakaldorako aukera paregabea, beste erakunde batzuekiko lankidetzatik sortua. Lan horrek fruitu ugari ekarri ditu gure hirira, etorkizunerako proiektu oso garrantzitsuak sortuz, hala nola, Erriberako parke berria, Bilbao Ria 2000ek bultzatua; Erandio eta Barakaldo lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularinetzako zubia; Lutxanako industriaren museoa; etorkizuneko Bizkaia Bizi proiektua, e.a.

Azken lau urteotan, Amaia del Calmpo alkatearen gobernuak 50.000 milioi euro baino gehiago lortu ditu inbertsioak egiteko Eusko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta Bilbao Ría 2000ren gisako erakundeekiko lankidetzari esker, «gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuak garatzeko eta bultzatzeko erabili den kopurua», esanez amaitu du.