775.000 euro Enkarterri eskualdea leheneratzeko eta berreskuratzeko, Lanbide Heziketatik

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Enkarterri eskualdean dauden San Viator eta Maristas San Miguel Lanbid Heziketako itunpeko ikastetxeei 775.000 euroko dirulaguntza zuzenak ematea.

Laguntza horiek ekipamendu eta azpiegitura teknologikoki aurreratuak erosteko finantzaketara bideratuko dira, bai eta suspertzen ari diren sektoreetan enpresak sortzeko eta pertsonak kualifikatzeko eta birkualifikatzeko ekimenak abiaraztera ere, eskualdea berroneratzea eta berreskuratzea bultzatzeko. Bi ikastetxeek eskualde hori biziberritzeko eta berreskuratzeko estrategikotzat jotzen diren esparru edo sektoreei lotutako heziketa-zikloak ematen dituzte.

Emandako zuzeneko dirulaguntza (700.000 euro San Viator LHIPIrentzat eta 75.000 euro Maristas San Miguel HLBHIPentzat) gastu hauetarako erabili beharko da:

    • Ekipamendu eta azpiegitura teknologikoki aurreratuak erosteko. Erosketa hori pertsonak prestatzeko eta trebatzeko helburuz egin beharko da, ingurune erabat digitalizatuetan eta automatizatuetan lan egiteko beharrezkoak diren konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak eskura ditzaten, eta, era berean, eskualdeko sektore estrategikoen beharrezko eraldaketa digitala bultzatzeko.

 

    • Prestakuntza eta ekintzailetza-programen gastuak, suspertzen ari diren sektoreetan.

 

Dirulaguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen dira. Programa horren helburua da gizarte-egoera ahuleko eskualdeetan edo lehentasunezko jarduera-eremuetan (kasu honetan, Enkarterrin) proiektu bultzatzaileak dinamizatzea.